Kontzertu eszenaratua

ARRIAGAREN ATERKIA

Aterki bat, hiri bat eta denbora zeharkatzen duen musika.

2026ko urriaren 17tik 18ra
Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.

Musika-ikuskizun poetiko eta onirikoa da Arriagaren Aterkia, eta elkarrekin bultzatu dute Arriaga Antzokiak eta Bilboko Koral Elkarteak. Juan Crisóstomo de Arriagaren —euskal musikako pertsonaia enblematikoa, «Euskal Mozart» izenez ezagutzen dena— partitura ahaztuen eta aterki baten irudimenezko aurkikuntzatik sortu da obra hau. Objektu magiko horretatik abiatuta, musikalak bidaia bat proposatzen du oroitzapenean, denboraren joanean eta bizitzaren etapa desberdinetan barrena, betiere Bilboko euripean. Istorioak haurtzaroa, gaztaroa, helduaroa eta zahartzaroa zeharkatzen dituen pertsonaia bati jarraitzen dio, musikak eta oroitzapenek denboren eta emozioen artean bidaiatzeko aukera ematen dioten bitartean. Hala, belaunaldien arteko transmisioaren, irudimenaren eta jarraitutasunaren sinbolo bihurtzen da aterkia.

Obra honek Arriagaren musika-ondarea eta Bilbo bera omentzen ditu, hiriko elementu ikoniko ugari txertatuz: kale bustiak, itsasadarra, baldosak, uholdeak, ontziolak edo zirgariak. Nerea Alberdi eta Aitor Etxebarria konpositoreek sortutako soinu-unibertsoan biltzen da hori guztia, eta Arriagaren doinurik ezagunenetako batzuk ere sartu dituzte. Bilboko Koral Elkarteko talde ezberdinetako ehun gaztek baino gehiagok hartuko dute parte ikuskizun kolektibo honetan, Ane Pikaza eszena-zuzendari dela. Musikaren ospakizuna, Bilboren oroimena eta euripean ere kantatzen jarraitzeko gaitasuna dira emaitza.


Taldea


Konposizioa: Nerea Alberdi eta Aitor Etxebarria.
Libretoa: Leire Bilbao.
Musika-zuzendaria: Aitor Biain.
Eszena-zuzendaritza: Ane Pikaza.
Abesbatzak: Bilboko Koral Elkarteko Haurren Korua, Bilboko Koral Elkarteko Heziketa Koruak, Eskolan Kantari proiektuko Koruak.
Abesbatzaren zuzendaria: José Luis Ormazabal.
Orkestra: Hari-, haize-, perkusio- eta elektronika-taldea.
Bakarlariak: Ibone Sardón….
Antzezleak: Loli Astoreka, Leire Ucha, Itziar Manero.
Baritonoa: Julen García.
Argien diseinua: David Bernués.
Jantzien diseinua: Betitxe Saitua.
Laguntzaileak: Arriaga Antzokia eta Bilboko Koral Elkartea.

ikuskizuna euskaraz, gaztelaniazko gaintituluekin...

Estreinaldia Arriaga Antzokian.

Saioak

17/10/2026 18:00 h.
18/10/2026 12:00 h.

Prezioa

11-21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek eta Bilboko Koral Elkartea:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

TOP