Kontzertua, Arriaga Antzokiaren eta Bilbaina Jazz Club elkartearen arteko lankidetzari esker

Ariel Brínguez saxofonista, irakasle, musikagile eta moldatzaileak Nostalgia Cubana proiektua aurkeztuko digu, Kubako, bere sorterriko, kanta bikainen aukera dotorea. Proiektu pertsonal eta oso berezi honen bidez, beste Kuba bat erakutsi nahi du, musikaren aldetik intimistagoa, eta, aldi berean, artista handiek landu zituzten musika-moldeak omendu nahi ditu, hala nola Bola de Nieve, José Antonio Méndez, Eliseo Grenet, Cachaito López, Juanito Márquez eta beste artista batzuren lanak, alegia. Hainbat belaunaldi hunkitu dituzten melodiak eta hitzak, gaur egun ere hunkigarri zaizkigunak, norberaren egoera edo latitudea edozein direla.

Erritmo afrokubatar dantzagarriak, bolero ederrak, danzon erakoak edo Kubako «fillin» dotorea izango ditugu entzungai, musikatutako poema ospetsuak janzten. Guztiak ere kultura-ondare unibertsala dira gaur egun. Nostalgia Cubana proiektuak 50eko hamarkadako Kubako soinu-giroa erakusten du, eta, hura gogoratzearekin batera, gaur egungo oraingo bizimodutik datozen kontzeptuak dakarzkio. Errepertorioak pasioa oroitzen du etengabe, gizakiaren funtsa delakoan.

Logo BJC


Taldea


Saxofoiak: Ariel Bringuez.
Gitarra: Javier Sánchez.
Pianoa: Pablo Gutiérrez.
Kontrabaxua: Toño Miguel.
Bateria: Georvis Pico.

Saioak

20 - 19:00.

Prezioa

21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Bilbaina Jazz Cluben Kideak:
14€

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

TOP