Antonio José Palma del Ríokoa da (Kordoba), eta 20 urte bete berriak ditu. Espainiako La Voz talent show arrakastatsuaren azken edizioko irabazlea izan zen, Antonio Orozco aholkulari zuela.
Orain, Andaluziako gazte honek “El Viaje” lana aurkeztuko du kontzertu bidez. Lan horretan, abesti berriak eta programan zehar abestutako abesti arrakastatsuenen bertsioak bildu ditu. Lan diskografikoari esker, Espainian, salmenten zerrenda ofizialean 1. postuan egon da 4 astez segidan, eta lehen Urrezko Diska lortu du ateratako astean eta Platinozko Diska soilik 3 aste beranduago.
Album horrekin biran ibiliko da Espainiako geografia osoan zehar, eta jarraitzaileen artean pasioak sortu eta zaleen aldarriak eta emozioa piztuko ditu.