Demokraziari buruz solastea, bere arazoak agerraraztea, bada duela hainbat mende baliotasun bermatua duen gaia. Hala ere, antzerkiak bere aurrean ikuslearekin hitz egiteko betebeharra duenez, ez da nahikoa suposatzea gai bat une sozio-politikoan txertatuko dela beste latitude batzuetan egin duelako soilik.
Duela urte batzuk Mexikon muntatu nuen lan hau, eta tenperatura soziala Mexikoko historia hurbileko datu ilun batek zehaztu zuen neurri handi batean: ustez garai hartako Mexikoko gobernuak eragindako 43 ikasleren derrigorrezko desagertzea (beste ehunka milari gehituta). Familia askok beren senideen gorputza bizirik aurkitzeko edo merezi zuten ehorzketa emateko egin zituzten irteerek, Antigona proiektuak angelu politikotik garrantzia berezia hartzea zekarren, baina baita ere arriskua ikuspegi artistikoari helduta, izan ere gerta zitekeen gizarteak bizi zuen minaren aurrean apustu oportunista gisa sailkatzea.
Muntaia berri honen norabidea oso lotuta dago testuan beharrezko doikuntzak egiteko nahiarekin (komunztadura eta moduzko hizketetatik azentu diskurtsiboetara), aretoetara gerturatuko direnekin komunikazio boteretsua sortze aldera. Demokrazia ordezkatzailea, oposizioko indar politikoek boterea okupatzeko helburua lortu ondoren egin behar duten trantsizioa, desinformazioa prozesu demokratikoetan eragiteko estrategia gisa, ospea gorroto diskurtsoen mozorro gisa, dira Antigona lanaren bitartez landu daitezkeen gaietako batzuk, emanaldietara joango den espainiar gizartearekin modu egokian elkarrizketatzeko.
David Gaitán
Taldea
Testua eta zuzendaritza: David Gaitán.
Antzezleak: Irene Arcos, Fernando Cayo, Clara Sanchis, Elias González, Isabel Moreno, Jorge Mayor.
Eteocles-en ahotsa: Diego Ramos.
Polinices-en ahotsa: Domingo Cruz.
Espazio eszenikoaren diseinua eta jantziak: Diego Ramos.
Jatorrizko musikaren egilea: Álvarez Rodriguez Barroso.
Argiztapenaren diseinua: Fran Cordero.
Produkzioaren diseinua: Domingo Cruz.
Banaketa: Concha Busto.
Zuzendaritzaren laguntzailea eta kudeaketa: Pilar Contreras.
Eszena argazkiak: Jero Morales / Festival Mérida, Diego J. Casilla.
Jantziak egitea: Sol Curiel.
Eszenografia gauzatzea: Talleres El Molino.
Soinu teknikaria: José Manuel Espinosa Fresno (Espi) .
Argiztapen teknikaria: Nicolás Sanchez.
El Desván Producciones, Festival Internacional de Teatro Clásico de Mérida eta Teatro Español-en arteko koprodukzioa, Mexikoko Enbaxadarekin elkarlanean.
Saioak
27 - 19:00.
28 - 19:00.
29 - 19:00.
Prezioa
12 - 25€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.
Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
100 min.