Kontzertuak

Anne Etchegoyen. Compostela

Anne Etchegoyenek Donejakue bidean zeharreko ibilaldia musika bihurtzen du

2017ko maiatzaren 21a

Arriaga Antzokiko publikoak lehendik ezagutzen du Anne Etchegoyen, Iparraldeko Donapaleukoa den abeslari euskaldun handia. Bere musikarekin, bere jaioterriko profeta izatea lortu du, baina bere berri haratago zabaldu da eta eskaintzen dituen emanaldiek Frantzia, Espainia, Italia edo Argentinako publikoa hunkitzea eta kutsatzea lortu dute. Kuantitatiboki, hainbat datuk bere arrakasta islatzen dute, alegia: 70.000 disko baino gehiago ditu salduak, urrezko disko bat lortua eta Mikel Laboaren “Txoria txori” bere bertsioaren klipak milioi bat bisitatik gora ditu.

2015eko irailean, bilaketa espiritual eta pertsonalari ekitea erabaki zuen Donejakue bidea eginez. Hilabetean burutu zuen 880 kilometroko zeharkaldia eta hori izan da, hain zuzen, bere hurrengo albumerako inspirazio-iturri; badirudi benetako giza abentura eta abentura musikala izango dela, bere sustraietara ez-ezik, euskal mugetatik harantzago eramango gaituena. Izan ere, bere balioei leial izanik, Anne Etchegoyen bere jatorrian oinarritzen da, munduari irekitzen zaion bitartean.


Taldea


Anne Etchegoyen & Aukeran & Paz de Ziganda Ikastolako haurren korua & Gizonezkoen korua

TOP