Ikuskizuna bertan behera

SARREREN ZENBATEKOAREN ITZULTZEA

Bertan behera geratutako ikuskizunetarako eskuratutako sarreren dirua berreskuratzeko, honela egingo da:

Sarrerak Internet bidez erosi badira, haien zenbatekoa automatikoki itzuliko da, ordainketa egiteko erabili zen finantza-txartela berberaren bidez ordainduta. Itzulketen bolumen handia dela eta, pazientzia eskatzen dugu.

Sarrerak antzokiko leihatiletan erosi badira, sarrerengatik ordaindutakoa itzuli egingo da ixtera bukatu eta gero, ohiko ordutegiaren barruan.

INFORMAZIO GEHIAGO

Arriaga Antzokiarekin harremanetan jarri zaitezke Informazio Bulegoan. Astelehenetik ostiralera, goizez 11:00tik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.:

 

 

Ponchielliren “La Gioconda” oberturaren interpretazioarekin Joaquín Achucarro eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS) protagonista dituen oso kontzertu bereziari emango zaio hasiera, Arriaga Antzokiaren 130. urteurrena ospatzeko kontzertuari alegia. 1890ean, baita ere maiatzaren 31n, aurreneko emanaldia eskaini zuen Arriaga Antzokiak, zein eta “La Gioconda” lanarena. Hortaz, handik gatoz.

Eta non gaude orain? 2020ko maiatzaren 31n. Gure eszenatokitik, milaka artistek txunditu gaituzte. Arriaga Antzokia zutabe kulturala dela bistakoa da, publikoa hunkitzen jarraitzen duena. Zutik irautea lorpen handia da, argi dago. Baina hunkitzen jarraitzeak harrotzen gaitu, hori da erronka. Emozioari helduta denborak aurrera egitearen ikuspegi horrek aurten beste urteurren garrantsitzu batekin elkartzen gaitu: Beethovenen jaiotzaren 250. urteurrena dugu. Horregatik, bi urtemugak batu eta biak behar bezala ospatu baino ideia hoberik ba al dago? Aukera aparta da zuzenean entzuteko piano eta orkestrarako (nº 4 en Sol mayor, op. 58, esaterako) kontzertua. Eta batek daki… beharbada maisuak eta orkestrak bestelako sorpresarik eskainiko?


Taldea


Pianoa: Joaquín Achúcarro
Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS)
Zuzendari musikala: Erik Nielsen
Produkzioa: Teatro Arriaga

Saioak

19:00 

Prezioa

13 - 30 € /beherapenak

Arriaga lagunak: %25eko deskontua.
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %20ko deskontua.
Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).
TOP