Antzerkia - Agertokia

AMUA

AXUT Konpainia

Maitasunaren izenean noraino joan gaitezke?

2021ko urriaren 05tik 06ra

Anak bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen direla. Elkar asko maitatu dute, elkar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromantizismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura eta hezkuntza alde batera uzteak, asteburu bakar batentzat bada ere, barne kalapita galantak eraginen ditu. Oihan basatian, oreinak eta onddoak tarteko, bakoitzak pentsatzen duenaren, erraiten duenaren eta egiten duenaren arteko distantziak pertsonaiak biluztuko ditu.
 
Askatasunaren utopia azkenekoetan dela errana izan zaigu hainbatetan, baina maitasunaren izenean noraino joan gaitezke? Kantuz eta irudiz, ikusleari bere lekua eskaini nahi genioke, hats hartze poetikoak minez, pozez, damuz edo ilusioz josiz.

Ikuskizuna euskaraz.


Taldea


Zuzendaritza: Ximun Fuchs.
Koreografia: Philippe Ducou.
Idazkera: Arantxa Hirigoyen, Maite Larburu, Manex y Ximun Fuchs.
Aktoreak: Maite Larburu, Manex Fuchs, Ximun Fuchs.
Musika: Maite Larburu.
Eszenografia eta jantziak: Fran Dussourd.
Argiztapen diseinua eta teknika: Aitz Amilibia.
Soinu diseinua: Philippe Barandiaran.
Bideo sorkuntza: Eñaut Castagnet.
Argazkiak: Ainhoa Resano.
Diseinu grafikoa: Roberto Quintana.
Ekoizpena: Iasone Parada, Argi Perurena, Mikel Unamunzaga.
Banaketa: Irantzu Azpeitia.
Mediazioa: Arantxa Hirigoyen.

Saioak

5 - 19:30.
6 - 19:30.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP