Antzerkia

Amour

Famila osoari zuzendutako ikuskizuna da. 7 urtetik gorakoentzat gomendatua.

2015ko abenduaren 23tik 27ra

Ume batzuk jolasean ari dira dena hastear dagoen herrialdean. Mundua deskubritzen dabiltza, beren unibertsoa itxuraldatuz. Nagusiak imitatzen dituzte, ausart eta ozar. Maitatzeko gai direla sinistuta daude, maitasunaren sakonera arrotza zaien arren. Ez dute etsaitzeko erreparorik euren patriketan “gorroto” hitza oraindik topatuta ez badute ere. Badute usainen berri, badakite azala zer den, fereka, abandonua, aterpea, desioa. Denbora oraina da.

Eta bat-batean, hirurogetik gora urte igaro dira.

Orain, zaharturik, hitz mordoa ateratzen dituzte patriketatik, eta hosto lehorren gisan amiltzen zaizkie. Badute usainen berri, badakite azala zer den, fereka, abandonua, aterpea, desioa. Eta paradoxa: ezin etsaia lagun bihurtu maitasunaren egiazko esanahiaz aspaldi jabetu ziren arren. Badakite denbora iragana dela. Ez dakite, ordea, maitasunak beti ematen digula aukera bat.

Aurreko proiektu batzuen ildotik, Marie de Jongh (Tartean Teatroa) konpainia saritu eta ospetsuak berriro sortu nahi izan du emozioak eta gogoetak partekatzeko ikuskizun bat. Nagusientzako antzerkia neskato-mutikoentzat, eta haur-antzerkia nagusientzat, belaunaldien arteko solas eta gogoetak akuilatzeko. Lan honetan Basauriko Social Antzokiaren lankidetza izango dugu.

“AMOUR”, erabateko maitasuna eta gorrotoaren artean sarri dagoen muga finaren inguruan hausnarketa egiteko bide ematen digun antzezlana; errezeloak gainditzeko, ezberdinari gure bihotzean leku egiteko eta aurreiritziak gainditzeko aldarria.

Arriaga Antzokiak eta Marie de Jongh konpainiak ekoiztua. Basauri Sozial Antzokiaren koprodukzio eta Victoria Eugeniako lankidetzarekin.

“Amour” famila osoari zuzendutako ikuskizuna da. 7 urtetik gorakoentzat gomendatua.

 


Taldea


Dramaturgia eta Zuzendaritza: Jokin Oregi
Aktoreak: Pablo Ibarluzea, Ana Martinez, Ana Meabe, Javier Renobales, Anduriña Zurutuza

Diseinu Artistikoa eta Eszenografiaren diseinua: Elisa Sanz
Musika: Pascal Gaigne
Argi diseinua: Xabier Lozano
Maskarak eta atrezzoa: Javier Tirado
Jantziak: Nati Ortiz de Zarate eta Edurne Ballesteros
Ilustrazioa: Ane Pikaza
Teknikoa giran: Javier García Kandela
Soinu espazioa: Edu Zalio
Argazkiak: Guillermo Casas
Ekoizpena: TARTEAN Teatroa

Saioak

 

Prezioa

8-16 euro / Beherapenekin

Iraupena

55 minutu

TOP