Sarreren salmenta ekainaren 19etik goizeko 11:30ean.
Ume batzuk jolasean ari dira dena hastear dagoen herrialdean. Mundua deskubritzen dabiltza, beren unibertsoa itxuraldatuz. Nagusiak imitatzen dituzte, ausart eta ozar. Maitatzeko gai direla sinistuta daude, maitasunaren sakonera arrotza zaien arren. Ez dute etsaitzeko erreparorik euren patriketan “gorroto” hitza oraindik topatuta ez badute ere. Badute usainen berri, badakite azala zer den, fereka, abandonua, aterpea, desioa. Denbora oraina da. Eta bat-batean, hirurogetik gora urte igaro dira. Orain, zaharturik, hitz mordoa ateratzen dituzte patriketatik, eta hosto lehorren gisan amiltzen zaizkie. Badute usainen berri, badakite azala zer den, fereka, abandonua, aterpea, desioa. Eta paradoxa: ezin etsaia lagun bihurtu maitasunaren egiazko esanahiaz aspaldi jabetu ziren arren. Badakite denbora iragana dela. Ez dakite, ordea, maitasunak beti ematen digula aukera bat.
10 urte igaro dira jada Marie de Jongh konpainiak Arriaga Antzokiarekin batera ekoiztutako ikuskizun hau aurkeztu zuenetik. Denbora honetan txaloak besterik ez ditu jaso eta baita hainbat sari, bestek beste MAX Saria 2017 Haurrentzako Ikuskizunik Onenari, FETEN 2016 Saria Ikuskizunik Onenari edota ERCILLA 2015 Saria Euskal Produkziorik Onenari. Orain harribitxi hau berriro ere eskainiko dugu. Ez dago hamarkada hau ospatzeko modu hoberik.
Taldea
Antzezleak: Javier Renobales, Ana Martinez, Ana Meabe, Jokin Oregi, Anduriña Zurutuza.
Zuzendaritza artistikoa, eszenografia eta jantziak: Elisa Sanz (AAPEE).
Ilustrazioa: Ane Pikaza.
Musika: Pascal Gaigne.
Argiztapenaren diseinua: Xabier Lozano.
Maskara eta atrezzoa: Javier Tirado.
Jantziak egitea: Nati Ortiz de Zárate, Edurne Ballesteros.
Koprodukzioa: Marie de Jongh, Teatro Arriaga.
Saioak
29/01/2026 19:30 h.
Prezioa
11-21€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: