Antzerkia - Agertoki irekia

AMERIKETAKO BIDAIA

Patxo Telleria

Bi nerabe Estatu Batuetara, gizakiok norberaren ezagueran egiten dugun bidai horietako batera...

2021ko martxoaren 23a

Bi nerabe euskaldun, Jone eta Maria, Estatu Batuetara etorri dira ikasturte osorako. Oso desberdinak dira, eta ez dira konpontzen. Jonek “amerikarren bizimodua”-ri buruzko iritzi ona dauka. Mariak yankiekiko aurreritzi asko ditu. Aireportuan daudelarik, Jone-ri bere ekipaia eta dokumentazioa lapurtuko diote. Poliziak latino inmigrante ilegaltzat jo eta atxilotuko dute.

Hizkuntza arazoak eta aurreritzi razialak direla eta, egoera kafkiano bat jasango du. Astebete dramatiko bat pasa ostean, Mexikoko mugara deportatua izan baino lehenago askatuko dute. Jonek hainbeste miresten zuen Amerika horren alde iluna ezagutuko du. Maria, aldiz, adiskidetuko da orain arte gutxiesten zuen gizarte horrekin, jende solidarioa ezagutuko baitu.

Jonek eta Mariak kurtso osoa pasako dute Estatu Batuetan. Gaur da etxera bueltatzeko eguna. Hasierako aireportu berean elkartu dira. Orain urte bete elkarri destainaz begiratzen zieten arren, orain badakite betirako adiskideak izango direla.


Taldea


Egilea: Patxo Telleria.
Zuzendaritza: Mireia Gabilondo.
Zuzendari laguntzailea: Vito Rogado.
Antzezleak: Miren Arrieta, Nerea Mazo.
Eszenografia: Fernando Bernués.
Argiztapenaren diseinua: David Bernués.
Ikusentzutezkoa: Acrónica Producciones.
Jantzitegia: Ana Turrillas.
Teknika: Acrónica Producciones.
Administraritza: Maite Gorrotxategi.
Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas.
Ekoizpena: Nagore Plazaola.
Banaketa: Portal71.

Saioak

23 - 19:00.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Dantza profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

90 min.

TOP