Jazz Kontzertua

ALFREDO RODRIGUEZ trio

BJC Arriagan

Piano-jotzaile kubatarrak Grammy sarietarako izendapena du eta nazioarteko jazzaren talenturik handienetakotzat jotzen da.

2022ko apirilaren 19a

BJC Arriagan zikloak egungo nazioarteko artista garrantzitsuenetako bat aurkeztuko du Bilbon: Alfredo Rodriguez piano-jotzaile kubatarra. Rodriguezek Grammy sarietarako izendapena jaso du eta talentu handiko jazz-pianista bikaina da, Keith Jarrett, Thelonious Monk eta Art Tatum ospetsuen parekoa. Piano-jotzaile kubatarrak Habanako kontserbatorio klasiko zorrotzetan ikasi zuen. Haren arte liluragarriak herrialde horretako sustraiak eta jazza ditu oinarri, jakina, baina haren musikan nabari da beste konpositore batzuen eragina ere, hala nola Bachena edo Stravinskirena.

Quincy Jonesek deskubritu zuen, 2006ko Montreuxeko Jazzaldian. Hona hemen Rodriguez ondoen deskribatzen duten hitzak: jazzaren definizioa eta mugarik gabeko inprobisazioa.

Logo BJC


Taldea


Pianoa: Alfredo Rodriguez
Baxu elektrikoa: Yarel Hernández
Bateria: Michael Olivera

Saioak

19 - 19:30h.

Prezioa

21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Bilbaina Jazz Clubeko kideak:
14€.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP