Dantza

Al desnudo

Metamorphosis Dance / Iratxe Ansa - Igor Bacovich

Musikak eta mugimenduak aise egiten dute bat arras fisikoa eta dinamikoa den ikuskizun honetan.

2021ko otsailaren 18a

2020ko Espainiako Dantza Sari Nazionala jaso berritan, Iratxe Ansa gure koreografo eta dantzaririk nazioartekoena da. Dantza garaikideko munduko konpainia txalotu eta miretsienetako batzuetan aritu da hogei urte baino gehiagoz, besteak beste, Nederlands Dance Theatren, Basel Balleten eta Espainiako Dantza Konpainia Nazionalean —Nacho Duatoren zuzendaritzapean—. 2019an sortu zuen Metamorphosis Dance konpainia, Igor Bacovich dantzari eta koreografo italiarrarekin batera. Bi sortzaileen eskarmentua, gogo bizia eta dantza ulertzeko modu zorrotz eta askea batzen dituen ekimena da. Ansaren eta Bacovichen lana zorrotza da, oso fisikoa eta birtuosoa, Al desnudo sorkuntza-lan berezian bikain erakusten dutenez.

Al desnudo ikuskizuna exijentzia-maila handikoa eta dinamikoa da, eta aise batzen ditu musika eta mugimendua. Kontrasteen arteko jolasa da: hasierako sentsualitatea —duo klasikoa, Philipp Glassen erritmoan—, emeki dantza oso fisikoa eta esplizitua bihurtzen da, Johan Wieslanderren konposizioek gidatuta. Danilo Moroni argiaren artisauaren eskutik, argiztapena dantzariak bezain protagonista da. Naturalismo bitalak hartzen du agertokia, eta ikuslea bildu egiten du, piezak aurrera egin ahala in crescendo etengabean.


Taldea


Koreografia eta antzezpena: Iratxe Ansa, Igor Bacovich.
Artista bisuala: Danilo Moroni.
Musika: Philip Glass, Johan Wieslander.
Musika-moldatzailea: Miguel Angel Burgos.
Argiztapena: Danilo Moroni.
Eszenografia: Iratxe Ansa, Igor Bacovich, Danilo Moroni.
Jantziak: Carmen Granell.
Testua: Iratxe Ansa, Igor Bacovich.
Ahotsa: Aia Kruse Goenaga.
Equipo de producción: Spectare.

Saioak

18 - 19:00.

Prezioa

10 - 21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Dantza profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

55 min.

TOP