Kathak izeneko Indiako dantzak eta dantza garaikideak Ambaren ipuina kontatzen digute: printzesa bat, bere ezkontza egunean bahitua eta desohoratua, eta jainkoei deika ari dena mendeku eske. Lan dramatiko berri honetan aztergai dira generoa, sexualitatea, eta denborak gorputzari eragiten dizkion aldaketak.

Akram Khan dantzari eta koreografoak Mahabharatako istorio bati heltzen dio, menturaz bere lan barnekoiena dena osatzeko. “Until the Lions” honetan Khanek oholtzara dakar emakumezko pertsonaien alderako bere obsesioa; askotan emakume erresistenteak dira, baina erabat irudimenezkoak, askotan ezkutatuak eta, Amba bezala, inork kontatu ez kantatuko ez dituen heroi bihurtuak.


Taldea


 Zuzendaria, Koreografoa, Interpretea: Akram Khan
Narrazio kontzeptua eta idazketa: Karthika Naïr
Diseinu bisuala: Tim Yip
Argien diseinua: Michael Hulls
Konpositorea: Beautiful Noise (Vincenzo Lamagna)
Dramaturgia: Ruth Little
Ekoizle teknikoa: Sander Loonen
Ekoizpena: Farooq Chaudhry
Dantzariak: Ching-Ying Chien, Joy Alpuerto, Ritter Rianto
Musikariak: Sohini Alam, Joseph Ashwin, David Azurza, Yaron Engler

 

TOP