Ainhoa Arteta Arriaga Antzokira itzuliko da zarzuelako erromantzak eta operako ariak Emakume izenarekin eskaintzeko. Soprano tolosarra, Rubén Fernández Aguirre maisuak pianoan lagunduta arituko da. Errepertorioan, besteak beste Mirentxu, La del manojo de rosas, Tosca edo Manon Lescaut lanetatik jasotako konposizioak izango dira. Hauen artean, batzuk aipatzearren, Mirentxu-tik ateratako “Goizeko eguzki argiak”; La del manojo de rosas lanaren zati den “No corté más que una rosa”, eta Tosca obran txertatuta dagoen “Vissi d’arte” pieza izango ditugu entzungai, besteak beste.

Gainera, sopranoak eta piano jotzaileak, emanaldiaren lehenengo partean (independentea dena), gaur egungo hiru autoreren konposizioak interpretatuko dituzte: Antón García Abril, Lorenzo Palomo eta Miquel Ortega. Edertasun melodiko handiko doinuak izango dira, bai eta testuaren eta musikaren arteko lotura zoragarria dutenak. Aipatu beharra dago, halaber, hautatutako hiru egile horiek harreman berezia daukatela artistekin. Izan ere, Ainhoa Arteta eta Rubén Fernández Aguirre haiekin lan egiteko ohorea izan baitute. 


Taldea


Sopranoa: Ainhoa Arteta

Piano-jotzaile: Rubén Fdez. Aguirre

 

Saioak

19:30

Prezioa

13,50 - 46 euro /beherapenak

Arriagako Lagunak: %25etik %35era bitarte
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %25
Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)

Iraupena

Ordu 1 eta 30 minutu

TOP