7 MINUTOS
Ez dute lantegia itxiko, eta ez dute inor kaleratuko. Baina baldintza bat jarri dute, eta, orain, erabaki beharra dago…
Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.
Lehman Trilogy (2018) eta Ladies Football Club (2022) lanen ondoren, Sergio Peris-Menchetak Stefano Massini idazle italiarraren testu bat zuzendu du berriro: 7 minutos. Hona hemen argumentua. Ehungintzako fabrika bateko hamaika langile eta administrarik erabakia hartu beharko dute lantegiko jabe berriek proposatutako klausula baten inguruan. Ez dute lantegia itxiko, eta ez dute inor kaleratuko. Baina baldintza bat dago. Ordaindutako eguneko etenaldia hamabost minututik zortzira murriztea eskatzen du enpresak. 7 minutu gutxiago egunean, 7 baino ez.
Sentitzeko eta pentsatzeko hamaika modu, laneko etorkizunari buruzko erabaki behar denean. Ordu eta erdi dute 200 langileren hamaika ordezkariek, zer jarrera hartuko duten erabakitzeko. Muturreko egoeretan beldurrak sortzen dira, eta gizakion miseriak bistaratu egiten dira. Adin eta bizi-esperientzia desberdinetakoak dira langileak: batzuk etorkinak, beste batzuk beren amets eta obsesioekin, konformistak edo errebeldeak.
7 minutos denbora errealean gertatzen da; agertokia premiazko deliberaziorako gune bihurtzen da, eta, bertan, hitz bakoitzak balio handia du. Frantziako fabrika bateko benetako gertakari batean oinarritua, lana thriller koral bat da, lanari, duintasunari eta denbora aurka dagoenean hartu beharreko erabaki kolektibo baten botereari buruzkoa.
Taldea
Zuzendaritza: Sergio Peris-Mencheta.
Antzezleak: Ana Rayo, Alicia González, Fátima Baeza, Farah Hamed, Marta Solaz, Almudena Cid, Noemí Arribas, Nahia Laiz, Almudena Salort, Alma Baeza, Blanca Portillo.
Eszenografiaren diseinua: Alessio Meloni.
Argiztapenaren diseinua: Pedro Yagüe.
Jantzien diseinua: Elda Noriega (AAPEE).
Atrezzista: Eva Ramón.
Ekoizpena: Barco Pirata.
Saioak
19/02/2027 19:30 h.
20/02/2027 19:00 h.
Prezioa
14-26€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 20eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15eko DESKONTUA.
Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: