Literatura eta Musika Euskaraz – Espacio Foyer

2ONETO BAT IRAKURTZEKO 20 MODU

Harkaitz Cano, Maite Larburu, Beñat Barandiaran

Hitz, hots, soinu, doinu eta kantuen arteko zirrikituetan barna, Pozaren erdia soneto-bilduma oinarri hartuta

2024ko apirilaren 17a
Sarrerak erosi

Hamalaukoa edo sonetoa XIII. mendean sortu zen eta hamaika jarraitzaile izan ditu geroztik. Probentzaleko hitz bat dago jatorrian: “sonet” (kantu ttipia). Honenbestez, Harkaitz Canoren Pozaren erdia soneto-bilduma oinarri hartuta, hitz, hots, soinu, doinu eta kantuen arteko zirrikituetan barna jolasean ibiliko dira Beñat Barandiaran eta Maite Larburu musikariak idazlearekin batera, egitura klasikoaren berrirakurketa garaikidea proposatuz.


Taldea


Antzezleak: Harkaitz Cano, Maite Larburu, Beñat Barandiaran.

Saioak

17 – 19:30 h.

Prezioa

15€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).
TOP