Dokumentu-antzerki proposamen bat da. Trantsizio-garaira egindako hurbilketa, 1981eko otsailaren 23ko estatu-kolpea ardatz hartuta. Saiakera bat da, eta Javier Cercasen «Anatomía de un instante» eleberria du abiapuntu: 1981eko otsailaren 23ko arratsalde hartan, Madrilgo Diputatuen Kongresuko hemizikloan, kolpisten bala-ziztuen artean eta gainerako parlamentariak —Gutiérrez Mellado jenerala eta Santiago Carrillo ez beste guztiak— jarleku azpian babesten ziren bitartean, Adolfo Suárezek eserita jarraitu zueneko une hura. Keinu haren kronika da, estatu-kolpe baten kronika, Espainian demokraziaren sorreran erabakigarriak izan ziren urte haietako kronika.
Taldea
Testua: Javier Cercas eta Àlex Rigola
Dramaturgia eta zuzendaritza: Àlex Rigola
Antzezleak: Pep Cruz, Xavi Sáez, Eudald Font eta Roser Vilajosana
Zuzendari laguntzailea: Alba Pujol
Espazio eszenikoa: Max Glaenzel
Arduradun teknikoa: Igor Pinto
Produkzio exekutiboa: Irene Vicente
Saioak
5 - 19:30.
6 - 19:00
Prezioa
12 - 25€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
70 min.