1890eko maiatzaren 31n, arratsaldeko zortzietan, altxatu zen lehenengoz publikoaren artean “Arriaga” bezala ezagutzen hasi zen antzokiko oihala, eta, hain zuzen, “Arriaga” deitu zitzaion Bilboko musikari ospetsua omentzen duen Arriaga plazan kokatuta dagoelako. Publiko xarmatuak Amilcare Ponchielli-ren “La Gioconda” obra ikusi zuen
gau hartan.
Harrezkero, zenbat aldiz altxatu eta jaitsi da antzoki zaharberritu honen oihala? Zenbat dantzarik, dantzako eta operako
interpretek, antzokiko artistak eta abeslarik zapaldu ote dute Arriagako oholtza? Zenbat figura publikok mugiarazi dituzte kulturako edo politikako urak “Arriagari buruzko diskurtso”ekin? Bilbotarren zenbat belaunaldik berotu dituzte Arriagako besaulkiak barre algaraka, emozioz beteta, txaloka eta, noizean behin, kuluxka bat egin ari zirela?Euskaraz esaten dugun bezala: auskalo!
Urteurren honetarako ospakizun-jardunaldi bikoitza proposatzen dizuegu. 2015eko maiatzaren 30ean diziplina anitzeko ikuskizun handi bat eskainiko dizuegu, non antzerki, musika, kantu, dantza, umore eta beste zenbait generotako artista garrantzitsuenekparte hartuko baitute.
Eta maiatzaren 31ko ikuskizunean nahi duten guztiek, artista zaleek barne, selekzio baten ondoren, parte har dezakete beren trebetasun eszenikoak erakusteko.
Arriaga Antzokiak beti azpimarratu izan du “denon antzokia” dela. Orain “denek” erakuts dezakete Arriaga “beren antzokia” dela.

Saioak

Prezioa

10 euro / Beherapenak

TOP