Elkarrizketa

Cabaret

"Itzal handia uzten duen obra da. Ikusiko duzue gure bertsioan planteatu dugun amaierarekin. Jendea guztiz hunkituta ateratzen"

"Itzal handia uzten duen obra da. Ikusiko duzue gure bertsioan planteatu dugun amaierarekin. Jendea guztiz hunkituta ateratzen"

Jaime Azpilicueta antzerki-zuzendariak (Donostia, 1941) ez die gastuei erreparatu bere azken lanean. ‘Cabaret’ musikalaren bere bertsio berriak eskatzen duen material eszenikoa lekualdatzeko sei kamioi behar dira eta 60 espezialista hura muntatzeko. «Itzela! Hamazortzi etxebizitzen etxe-aldaketarako mobilizatzen den antzeko kargamentua litzateke. Proiektua aurrera ateratzeko hiru milioi euroko inbertsioa egin da, zerikusirik ez antzezlan bat aurrera ateratzeak balio dezaketen 10.000 eurorekin», azpimarratzen dute produkzio-etxeko bozeramaleek; Bilbora jauzia egiteko gogoz daudenak, Madriletik pasa ondoren eta urte osoan zehar 33 hiritara eramango dituzten birari handinahiez heldu ondoren.

Alde Zaharreko koliseoak ,abenduak 1etik 30era bitartean, voltak eta koloreak barra-barra, Antonio Belart-en jantziekin eta Juanjo Llorens-en argiekin, eskainiko dituen emanaldia hartzea aurreikusita du. Zenbait unetan, Folies Bergére-n itxura hartuko du, bere garairik onenetako itxura eta, hori guztia, 1966 aldera, Broadway-n estreinatu zen musikalaren jatorrizko bertsioari ahalik eta leialena izatearren. «Nik uste ‘Cabaret’ musikalaren 50. urteurrena ospatzeko modurik onena dela. 2003an muntaia bat egin nuen, baina, oraingoan, benetan zerbait desberdina egitea planteatu dut. Ez dut Kit Kat Kluba burdela bailitzan aurkeztu nahi! Hara ikuskizunez gozatzera joaten zen, jende ederrekin, erritmo eta alaitasun handiarekin»,azaltzen du Jaime Azpilicuetak berak, publiko bilbotarraren ezagun zaharrak, zeinak, beti, apustu sendoa egiten duen.

Baikortasun handiaz jantzi behar da horren show garestia hilabete osoan eskaintzeko, kontuan hartuta hain ezaguna izatean ez duela sorpresarik eskainiko. «Abantaila da ikuskizuna horren ezaguna izatea. Ez zait arazoa denik iruditzen. Nor ez da gogoratzen filmaz Liza Minnelli eta Michael York-ekin? Argi dago mundu osoak istorioaren bi alderdiak ezagutzen dituela, bai Kit Kat Klubaren zalaparta bai nazismoaren mehatxua… Horrek kalte egingo al digu? Alderantziz. Itzal handia uzten duen obra da. Ikusiko duzue gure bertsioan planteatu dugun amaierarekin. Jendea guztiz hunkituta ateratzen da». (I. Urrutiaren erreportajearen laburpena)

Beste elkarrizketak

TOP