Elkarrizketa

Asier Etxeandia

Orain goretsi egiten dute denek, baina ez ditu gorespenak ondo hartzen: «Bitxia da, bizitza osoa eramaten duzu gauza onak entzun…

Orain goretsi egiten dute denek, baina ez ditu gorespenak ondo hartzen: «Bitxia da, bizitza osoa eramaten duzu gauza onak entzun nahian, eta esaten dizkizutenean desagertu baino ez duzu nahi, txiki bihurtzea, horrelakorik ez entzutea».

Txikia zenean hitz goxoak baino egur gehiago jasotakoa delako izango da, beharbada. Hunkigarria da ‘El intérprete’ ikuskizunean Etxeandia entzutea, ikusleak badakielako interpretea urrun baina gertuegi begiratzen ari dela honako hau esaten duenean: «Txikia nintzenean nire logelako txoko batean paretari bizkarra emanda jarri eta kantatzen hasten nintzen».

Zer pentsatuko luke zure amak, Rosa Maria Etxeandiak, obra hain autobiografiko honetan ikusiko bazintu?

Uf, atsegin handia hartuko luke. Pozez zoratzen egongo litzateke, ikusiko lukeelako semea hark nahi zuen bezalakoa dela. Gustura ikusiko ninduke. Bi amets betetzen ari naiz, amarena eta nirea.

Obrako zein pasarte da zuretzat zailena?

Denak. Haurtzarora, haur nintzeneko gertakarietara bidaiatzea baita. Eskolan iseka egiten zidaten eta jo egiten ninduten. Nire gurasoez hitz egiten dut, hainbeste maite nuen eta duela sei urte joan zen amaz…

Etsitzea pentsatu zenuen?

Sekula ez. Ez dakit eta besterik egiten, eskolan porrot egindakoa naiz! Ez nuen irakasgai ziztrin bat ere gainditu, zatiketa bat ere egiten ez dakit. Zer egingo dut, abestu baino? Ez daukat alde batera uzteko ezer.

Zer entzuten zenuen txikitan logela horretan?

Madonna! Hura bezain maltzurra izan nahi nuen, askatasun osoa bilatu nahi nuen. Mocedades ere entzuten nuen, gurasoek jartzen zuten. Denetarik entzuten nuen: Bowie, Beatles, Silvio Rodriguez… Orain Radiohead eta Arcade Fire gustatzen zaizkit. Arriskatzen diren pertsonak ditut gustuko, barregarri geratzeko puntu-puntuan egon arren bere horretan jarraitzen dutenak, txapelari eutsita.

Madrilera joan baino lehen aktore-eskola batean egon zinen (ez zinen oso gustura irten handik) eta sex-shop batean lan egin zenuen Gasteizen. Zer gogoratzen duzu garai hartaz?

Nire rock-taldearekin, kale-antzerkiarekin… nenbilen. 39 urte dauzkat eta berdin-berdin sentitzen naiz. Baina askatasun haren, xalotasunaren eta bohemio-bizimoduaren mina daukat; ez nuen luxurik behar, koltxoi bat nahikoa nuen, edonon. Orain hipoteka eta zikinkeria besterik ez dugu, gizarteak irentsi egin gaitu eta horrek izorratzen nau gehien, nire artista-lana mugatzen duelako. Maitasunez gogoratzen dut garai hura, baita antzerki-eskola ere, irakasle batzuekin esperientzia okerrak izan nituen arren, han egin nituen bost urteak funtsezkoak izan zirelako, nire bizitzako politenak. Gainera, barkatzen ikasi dut. Edozerekin bakezkoak egiten ikasten dugu, hain zuzen ere bakean egoteko. Gainera, denborak aurrera egin ahala, arazo larriagoak sortzen zaizkigunean, gauzak desberdin ikusten ditugu.

Zure herrian profeta zarela sentitzen al duzu?

Garai batean gutxietsi egin nindutela sentitzen nuen, Madrilen gehiago lausengatu nindutela iruditzen zitzaidan. `El intérprete´ Bilboko Arriaga antzokira eraman nuenean oso urduri nengoen, handiegia zen eta afoniko geratu nintzen, beldurragatik eta estresagatik. Baina antzokia bete egin zen hiru egunetan, jendeak primeran pasatu zuen eta sentitu nuen nire herriak maite nauela. (I. Urrutiaren testuaren zati bat).

Argazkia

Foto: Fran Calvo

Profila

Asier Gómez Etxeandia

Bilbao, 27 de junio de 1975

Twitter

Saioa

El intérprete

Beste elkarrizketak

TOP