Elkarrizketa

Adolfo Fernández y César Sarachu

‘En la orilla’ porrot kolektibo baten kronika da, «miseria moralen» galeria bat, «higiezinen burbuilak eztanda egin eta hurrengo egunean»

‘En la orilla’ porrot kolektibo baten kronika da, «miseria moralen» galeria bat, «higiezinen burbuilak eztanda egin eta hurrengo egunean»

…Adolfo Fernández eta César Sarachu … Rafael Chirbesen ‘En la orilla’ eleberria antzerkira moldatzeko erronkan sartu ziren, samintasunagatik baino gehiago «izugarri errealista» delako hunkigarria suertatzen den istorio bat.

Sariak pilatzen hasi zenean –Espainiako Narratiba Sari Nazionala eta Espainiako Kritikaren Sari Nazionala, besteak beste– Fernándezek eskuratuak zeuzkan jada lana eszenaratzeko eskubideak. 2015ean hil zen valentziarraren lanaren «jarraitzaile sutsu» gisa dauka bere burua, haren begirada kritiko eta kontzesiorik gabearen zorroztasunagatik. ‘En la orilla’ porrot kolektibo baten kronika da, «miseria moralen» galeria bat, «higiezinen burbuilak eztanda egin eta hurrengo egunean» kokatzen dena, Olbako urtegian hilotz bat agertzen denean.

Sevillako aktore eta zuzendariak, Bilbon hazitakoak, ez ditu  Menorcako masia batean Chirbesekin tailerrean pasatako bost egunak ahazten. Bere metodoagatik galdetuta, «zaldi zoro batek bezala» idazten zuela kontatu zuen. Ez da erraza suertatu ia 500 orrialdeko eleberri «barroko» hau eszenaratzea, non «Delibesen errealismoa, Celaren tremendismoa eta Galdósen estilo kostunbrista» hauteman daitezkeen. Chirbesek bere maisutzat jotzen zuen azken hau.

Hiru urte eta bederatzi moldaketa behar izan ditu. Trama egun bereko hiru momenturen inguruan antolatzen da: ehiza, bazkari bat eta parranda bat, «non pertsonaiek eztanda egiten duten eta bata besteari kontuka hasten diren». Antzeztokia garai hartako tipo «miserable» eta erraz antzeman daitezkeenen pasarela bat da, «non denok aritzen ginen Cartier eta azken enologiako aldizkariari buruz hizketan. Hain patetiko agertzen gara, ezen geure buruaz barre egin dezakegun, gutako denez».

César Sarachu Esteban protagonistaren azalean sartzen da, bere maitea galdu eta «bizitza gauzen ertzetik bizitzera» mugatzen den arotza. Higiezinen sustatzaile batek iruzur egingo dio –Fernández, obraren zuzendaria, da paper hau betetzen duena– eta diruzalekeriak jota bere aita gaixoa, bere anai-arrebak eta bere burua ere engainatuko ditu. Ekonomikoki eta moralki lur jota bukatuko du. «Argi izpi bat bera ere sartzen uzten ez duen istorioa da», deskribatzen du.

Barakaldarrak gazteleraz, suedieraz, ingelesez eta frantsesez egiten du antzerkia eta Londres, Paris, Tokio, New York eta abarretan ibili da. Lecoqeko eskola paristarrean ikasi zuen gorputza eta keinuak hitzak baino lehenago lantzen, «azken finean emozioak zerbait fisikoa direlako eta hizkuntza unibertsala direlako». Bertan ezagutu zuen emaztea, suediarra bera, eta han bizi izan da bi hamarkada baino gehiagotan zehar.

– ‘Camera café’ fenomenoaren ondoren, makinako kafea gorrotatzen bukatu al duzu?

– Ez. Nahiko izugarria izan zen, ezerezetik bezala atera nintzela eta iritsi berria nintzela ematen zuen, baina Bernardori maitasuna diot, eta baita haren amari ere. Hainbestekoa izan zen ospea, ezen denbora batez ezetz esan nien proiektu batzuei, sailkatua ez izatearren (T. Abajok egindako elkarrizketatik ateratako pasartea).

Beste elkarrizketak

TOP