Jacopo Godani-k eta Dresden Frankfurt Dance Company konpainia alemaniar ospetsuak trilogia koreografiko eta musikala jorratzen dute programa honetan.
Metamorphers-en, Béla Bártok-en 4. Harizko Laukotearen partitura koreografian gorpuzten da. XX. mendeko musikaren obra gailur hau Kubus Quartett-ek interpretatutako du zuzenean. Echoes from a restless soul-en, elementu koreografikoek bat egiten dute Gaspard de la Nuit-en triptikoko –Maurice Ravel-ek konposatua– Ondine eta Le Gibet-eko soinu-paisaia zoragarriarekin. Biak zuzenean interpretatuko ditu konpainiako Ruslan Brezbroh pianistak.
Azkenik, Moto Perpetuo da konpainiaren esentzia artistikoa eta nortasuna zorroztasun eta zehaztasun matematiko itsugarriaz agertzen dituen koreografia neoklasiko liluragarria. Bertan, 48nord-ek horizonte elektroniko musikal bikaina eskaintzen du.
DFDC konpainiaren errepertorioa, nagusiki, nazioarte-mailan ezaguna den Jacopo Godani bere zuzendariaren koreografiez osaturik dago. Helburu artistikoa bere adierazpenaren birtuosismoan eta dantzarien lanaren erronka fisikoan oinarritutako lengoaia koreografiko sutsua ekoiztea da. Proposamen bikain honetan, dantza tradizionalaren herentziak pentsamendu garaikidearekin bat egiten du.
Dresde hiriaren eta Sajonia eskualdearen nahiz Fráncfort del Meno hiriaren eta Hesse eskualdearen babesarekin. Konpainiak egoitza HELLERAU – Dresde-ko Arteen Europako Zentroan eta Fráncfort del Meno-ko Bockenheimer Depot-en du.
Dresden Frankfurt Dance Company konpainiaren eta Bilboko Arriaga Antzokiaren koprodukzioa
Taldea
Zuzendari artistikoa eta koreografoa: Jacopo Godani
Zuzendari administratiboa: Vera Battis‐Reese doktorea
Produkzioa, planifikazioa eta tour mánager: Andrea Bauer
Zuzendari teknikoa, soinuaren eta bideoaren diseinuaren arduraduna: Dietrich Krüger
Jantzien arduraduna: Dorothee Merg
Produkzio teknikoa eta argien ikuskapena: Ulf Naumann
Pianoa: Ruslan Bezbrozh
Laukotea Kubus Quartett
Koordinatzaile artistikoa eta zuzendari artistikoaren ordezkaria: Luisa Sancho Escanero
Hari-laukotea: Kubus Quartett
Konpositoreak: Ulrich Müller eta Siegfried Rössert (48nord)
Prentsa / PR / Marketina: Mechthild Rühl
Dantzariak: Iolanda Filipa Almeida, Daphne Fernberger, Barbora Kubátová, Zoe Lenzi (aprendiz), Kristýna Němečková, Emilie Nguyen, Claudia Phlips, Carola Sicheri, Rob Fordeyn, Gustavo Gomes, Julian Nicosia, Michael Ostenrath (aprendiz), Joel Small, David Leonidas Thiel, Michael Joshua Tucker eta Ulysse Zangs
Saioak
Otsailak 24. 20:00
Otsailak 25. 20:00
Prezioa
12 - 42 euro / Beherapenak
Deskontu aplikagarriak:Arriagako lagunek: %25etik %35era
Taldeek, familia ugariek, 30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek, %33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: %20.
Dantzako profesionalek: %25
Azken orduko deskontua: %50 (arestian aipaturiko taldeentzako, Arriagako lagunek izan ezik)
Gurpil-aulkian dauden ezgaitasuna duten pertsonek: %50 (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin)
Iraupena
1 ordu 35 minutu ( 2 atseden )