ANTZERKIA – AGERTOKI IREKIA

7Grados taldeak, hogei urte eta gero nekaezin, maitasunaren forma guztiei bizia ematearen erronka ederrari egiten dio aurre ikuskizun honetan: errieta hutsaletik erabateko gogaitzera, obsesiotik edo esperoaren zalantzatik pasatuz. Itziar Lazkanok zuzentzen du muntaia, emozioen nahasmenean barrenako bidaia bat.

Publikoaren konplizitatea bilatzen da bidaiarako, maitemintzea, ulertezintasuna, rol sozialak edo itxaropen faltsuak bezalako gai kaotikoetan. Eta dena eszena- eta errezitazio-jolas baten bitartez. Ez da logika edo erantzunik espero behar; maitasuna aletzen duten testuak daude soilik. Beraz, eseri eta eroso jarri, lerro hauetan barrena abiatzeko. Dena da maitasunagatik.


Taldea


Zuzendaritza eta dramaturgia: Itziar Lazkano

Zuzendaritza-laguntzaileak: María Cerezuela

Testuak: Quim Monzó, Karmelo C. Iribarren, Roger Wolfe

Aktoreak: Ana María Llamas, Ainhoa Bazterrica, Mikel Ibáñez, Iñigo Sourrouille

Musikariak: Confluence

Gitarra: Jorge Gros

Perkusioa eta ahotsa: Eduardo Landeta

Ahotsa eta gitarra: Irrintzi Ibarrola

Argiztatzea eta errejidoretza: CIFP Tartanga LHII, Irune Suso, Koldo Benito, Iker Muruaga

Kolaboratzaileak: Antonio Sourrouille, Miriam Ocariz, Eduardo Sourrouille, Patxo Landa, Jon Casamayor, Teresa Ormazabal, Felipe Loza, Sucesores de Aldama

Produkzioa: 7GRADOS

Saioak

19:30 

Prezioa

18 € /beherapenak

Arriagaren Lagunak: % 25eko deskontua
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugariak eta % 33ko baino gehiagoko desgaitasuna duten pertsonak. % 20ko deskontua
Antzerkiko profesionalak: % 20ko deskontua
Azken orduko deskontua (aurreko kolektibo guztientzako, Arriagaren Lagunentzako salbu): % 50eko deskontua
Azken orduko deskontua Arriagaren Lagun Gazteentzako: % 70eko deskontua
Gurpil-aulkian doazen pertsona desgaituak: % 50eko deskontua (eszenaurreko palkoan eta lagun batekin)

Iraupena

70 minutu

TOP