KONTZERTU HAU BERTAN BEHERA GERATU DA
Inpernuko emanaldia bertan behera geratu da musikari baten gaixotasuna dela-eta
Bilbon, 2019ko martxoaren 15ean.- Kontzertuaren sustatzaileak Arriaga Antzokiari ezagutarazitakoaren ondorioz, Arriaga Antzokiak jakinarazi behar du etzi igandeko (hilak 17) Inpernuko emanaldia bertan behera gelditu dela, Xabi Solano Maizaren taldeko musikari baten gaixotasuna dela-eta.
Arriaga Antzokiak bere atsekabea adierazten du baliogabetzeak eragin ditzakeen eragozpenengatik, eta jakinarazten du dirua itzuliko diela Inpernuko emanaldirako sarrerak erosi dituzten pertsona guztiei, erosketarako erabili zen kanal berbera erabiliz.
************************
Antzokiko eszenatokia ilun dago baina ez ixilik. Iraganeko trikitilarien hotsen xuxurloa entzuten da gero eta ozenago. Hatzamarrak dantzarazi! Baserriko giroa, herri giroa, plaza giroa. Eskusoinuaren magia gure belarrietan sartu eta gure bizitzari irribarre bat eskaini zioten trikitilari guztiei omenaldia egitea da gure asmoa.
Esne zopak cd-ak izan zuen harrera onak bultzatuz eta Trikitixa ardatz bihurtuz, Felisa, Epelde, Iturbide, Landakanda, Laja, Epelarre, Etxeberritxo, Ospas, Xapre… ekarriko dugu gogora. Trikitixa liburua II-ko abestiak, Xabi Solanoren txikitako kontuak, Ereñotzuri eta bere familiari bihotz bihotzez eskerrak eman. Festa eskura ditugun disziplina ezberdinekin, dantza, Edu Muruamendiaraz eta Uxue Urruzola gidari izanik, irudiak, sketxak, DJaren energía eta musika zuzenean.
Taldea
Ahotsa, Trikitixa eta gitarra: Xabi Solano Maiza
Gitarra, mandolina: Arkaitz Miner
Ahotsa, panderoa, trikitixa: Kris Solano Maiza
DJ: Zigor Lampre “DZ”
Teklak: Txus Aranburu
Bateria: Haritz Beristain “Txiki”
Antzezleak: Mikel Laskurain, Ana Elordi
Dantzariak: Edu Muruamendiaraz, Uxue Urruzola
Gidoia: Miren Gojenola
Soinu teknikaria: Pello Gorrotxategi
Proiekzioak eta argiak: Mikel eta Mentxaka
Ekoizpena: Mikel Lizarribar
Saioak
19:00
Prezioa
de 7 a 16 euros /con descuentos
Arriagako Lagunak: %20Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)