"Cuartitos" agertokian

Vocalia taldea: Andra

Europa eta Amerikako gaur egungo emakume konposatzaile handienetako lanekin osatutako mosaiko txiki bezain ederra.

2016ko martxoaren 08a

Beste hainbat arlo bezala, korurako piezen konposizio lana ere gizonezkoen esparrua izan da orain arte. Zorionez, gauzak aldatzen ari dira eta une honetan badira mundu osoan anitz emakume, prestakuntza handikoak eta sentsibilitate finenetakoak, ahots zuri edo emakume ahotsezko koruetarako piezak konposatu dituztenak edo konposatzen ari direnak.

Proiektu hau egitean benetako plazera izan da emakume konposatzaile horien lana ikertzea eta euretako askoren laguntza eta ekarpena ere izatea. Plazer handiagoa, berriz, musika hori deskubritu, landu eta saiatzea, eta, hala eginez, geure egitea, horri esker izan baita posible gaur publikoari aurkeztea “Andra” hau, hots, Europa eta Amerikako gaur egungo emakume konposatzaile handienetako lanekin osatutako mosaiko txiki bezain ederra.

CUARTITO KORAL

 


Taldea


CUARTITO KORAL
VOCALIA TALDEA
“ANDRA”
Zuzendaria Basilio Astúlez

Saioak

 

Prezioa

14 euro / Beherapenekin

TOP