Kontzertuak

VICTOR MANUEL

LA VIDA EN CANCIONES (El escenario lo cura todo)
75. URTEURRENEKO BIRA

Handietako batek hainbat urtetako ibilbidean egindako abestiak barne hartu eta laburbildu nahi dituen kontzertu bat.

2023ko urriaren 26a

Bidean geldialdi bat egin dut baina aurrera jarraitzen dut… Gogorarazi didate 75 urte beteko ditudala. Ez pentsatu konturatu ez naizenik, baina, eskerrik asko hori gogorarazteagatik, eta nire oroimenera ekartzeagatik irratian Discomanía entzuten zuen eta, entzunda zeukanari eta ordurako gustuko zuenari aurpegia jarri nahian, Espainiako lehen telebistan lehen musika-saioak ikusteko irrikan zebilen nerabe hura.

LA VIDA EN CANCIONES (El escenario lo cura todo) ikuskizunak hainbat urtetako ibilbideko abestiak barne hartu eta laburbildu nahi ditu: Soy un corazón tendido al sol, La sirena, Planta 14, El abuelo Vitor, Paxarinos, Solo pienso en t, La madre, Luna, Ay amor, Canción pequeña, Cuélebre, Nada sabe tan dulce como su boca, Cruzar los brazos, Allá arriba al Norte, Digo España, Danza de San Juan, No seré nunca juguete roto, Quien puso mas, Bailarina, Déjame en paz, El hijo del ferroviario, Como voy a olvidarme, Adonde irán los besos, Nada nuevo bajo el sol, Tu boca una nube blanca…

El escenario lo cura todo, kontzertuaren azpititulua, Anak eta biok Para la ternura siempre hay tiempo (1986) diskoan abestutako No seré nunca juguete roto abestiaren bertso bat da. Hain zuzen, agertokiak dena sendatzen du, sendaezina izan ezik.

Saioak

26 – 19:30 h.

Prezioa

30 - 68€

Iraupena

140 min.

TOP