Literatura-Musika

Verdes liburudenda akorduan

Euskaltzaleok zorretan gaude eta eskertu behar diegu eman ziguten guztia.

2019ko martxoaren 24a

1972. urtean, garai latz eta ilunetan, Verdes Liburudendak ate bat zabaldu zion euskal kulturari. Javi Escuderok eta Asun Zuluagak liburuz inguraturik oasi erakargarri bat eratu zuten Bilboko 7 kaleetako bihotzean. Berehala liburudenda elkargune ezinbesteko bihurtu zen euskal kulturgileentzat: lehen ikastolako testu debekatuak, Euskaltzaindiaren eskariak, Atxaga eta Arestiren arteko aurreneko harreman historikoa… eta akorduen laino artean Pott Bandaren sormen garaia ere azaltzen da.

Ekinaldi honetan Verdes liburudendaren hainbat lagun batuko dira merezitako omenaldia emateko asmoarekin. Euskaltzaleok zorretan gaude eta eskertu behar diegu eman ziguten guztia.

 

Musikaren eta literaturaren arteko topaketa hau egingo da foyerrean

 


Taldea


Bernardo Atxaga, Natxo de Felipe, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Miren Agur Meabe, Jule Garmendia, Gorka Benitez, Joseba Sarrionandia, Patxo Telleria.

Saioak

12:30 

Prezioa

10 euro /beherapenak

Lorazaina Festibalaren Lagunok: 8 euro

Arriagako Lagunak: 8 euro

Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: 8 euro
TOP