Antzerkia

Una noche sin luna

Juan Diego Botto

Federico García Lorcaren bizitzari buruzko antzezlan dinamikoa, ausarta, gaurkotasunekoa eta, aldi berean, argigarria.

2022ko azaroaren 12tik 13ra

Aurreko denboraldian sekulako arrakasta lortu ondoren, Una noche sin luna, seguruenik azken urteetako antzezlanik txalotuena, Arriaga antzokira itzuliko da. 2021eko otsailean programatu genuenean antzokiaren edukiera mugatuta zegoenez, jende asko geratu zen lana ikusteko gogoz, eta Arriagak Juan Diego Bottoren antzerki-ikuskizun bikaina ikusteko beste aukera bat eskaini nahi du.

Una Noche sin luna ikuskizunarekin, Federico García Lorcaren bizitzaren eta lanaren alderdi ezezagunenetan murgilduko gara. Funtzioak proposatzen duen bidaia ez da bidaia arkeologiko bat, Lorcaren bizitzaren bitartez geure errealitatea ezagutzeko modua baizik. Hala, antzezlana ikuskizun bizi, ausart eta dinamiko bilakatzen da, non egilearen hitzak, bizitza eta mundua geurearen ispilu diren.

Lorcaren elkarrizketak, solasaldiak, hitzaldiak, lanen zatiak, poemak… Horien bitartez eta Juan Diego Bottoren dramaturgiari esker, Lorca bera da, lehen pertsonan, bere mundura eramaten gaituena. Ironia handiz, emozioz eta umorez blai, egileak gogora dakartza ikasle-egoitzako egonaldia, Yerma lanagatik jasotako kritikak, La Barracarekin bizitakoak, prentsarekin izandako harremanak, maitasun-kontuak… Eta bestelako gaiak ere jorratzen ditu, hala nola, emakumearen rola, haren begirada beti poetiko eta aldarrikatzailearen ikuspegitik, arte- eta adierazpen-askatasunaren beharra, sexu-identitate askatasunaren aldeko borroka, edota memoriaren eta sustraien garrantzia.


Taldea


Egilea eta antzezlea: Juan Diego Botto.
Zuzendaritza: Sergio Peris-Mencheta.
Eszenografiaren diseinua: Curt Allen Wilmer (aapee) con estudioDedos.
Argiztapenaren diseinua: Valentín Álvarez.
Jantzien diseinua: Elda Noriega (aapee).
Produkzio-diseinua eta zuzendaritza: Nur Levi.
Produkzioa: La Rota Producciones, Barco Pirata Producciones.
Banaketa: Concha Busto Producción y Distribución.

Saioak

12 - 19:00.
13 - 19:00.

Prezioa

13 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

100 min.

TOP