Performance

UN VIAJE A LA LUNA

Emma Cohen eta Fernando Fernán Gómez

HELENA DE LLANOS-en Performance, artisten bilobak alegia.

2021ko urtarrilaren 23a

Larunbatean (urtarrilak 23, 12:30etan) gurean izango den ekitaldi bati buruz berri ematera gatorkizu. “El viaje a ninguna parte”-ren emanaldiekiko osagarri izan daiteke baina erabat independentea da emanaldia.

“UN VIAJE A LA LUNA con Emma Cohen y Fernando Fernán Gómez” izenburupean HELENA DE LLANOS-ek, artisten bilobak alegia, burutzen duen 40 minutu inguruko performance berezia da. Beherago topa dezakezu ikuskizunari buruzko informazio gehiago.

Emanaldia doakoa da baina tokiak mugatuta.

Hortaz, bertaratzeko asmoa baduzu, ezinbestean baieztatu behar duzu informacion@teatroarriaga.eus helbidera mezu elektronikoa bidaliz edo 94 479 20 36 telefonoaren bitartez.

“Un viaje a la luna”, Emma Cohen eta Fernando Fernán Gómezen unibertsoaren barrualdera bisita egitea proposatzen du. Ibilbidean zehar, dokumentuaren eta irudimenaren artean ibiliko gara, biografiaren eta fantasiaren artean, gure protagonisten sormen- eta bizi-baldintzekin bat. Bidaia emozional horretan, ikusleak gonbidatzen dira iraganarekiko lotura afektiboak ezartzera, bai eta Fernán Gómez eta Emma Cohen kokapen pribilegiatutik ezagutzera ere. Izan ere, artistek utzi zituzten materialak haien bilobaren esperientziak gidatuta eta interpretatuta iristen zaizkigu.

Inor ez da libre beldurrari beldurra galdu arte, dena galdu baitu. (Emma Cohen).

Saioak

23 - 12:30.

Prezioa

DOHANIK

Emanaldia doakoa da baina tokiak mugatuta.

Hortaz, bertaratzeko asmoa baduzu, ezinbestean baieztatu behar duzu informacion@teatroarriaga.eus helbidera mezu elektronikoa bidaliz edo 94 479 20 36 telefonoaren bitartez.

Iraupena

40 min.

TOP