Kontzertuak

ÜBERBACH

Sebastian Knauer - Pascal Schumacher
Bilbao Orkestra Sinfonikoa - BOS

BOS eta bi musikari handi Bachen soinu-unibertso liluragarria interpretatzen, Arash Safaian konpositore irandarraren ikuspuntua bitarteko dela.

2021ko otsailaren 25a

Sebastian Knauer pianista ospetsuak eta BOSen hari-orkestrak Johann Sebastian Bachen soinu-unibertso liluragarrian murgilaraziko gaituzte, Arash Safaian konpositore irandarraren ikuspuntua bitarteko dela. Teheranen jaio eta Munichen bizi den Safaianek hizkuntza moderno baten bidez interpretatu nahi zuen Bachen musika. Egitasmoaren emaitza da pianorako, bibrafonorako eta orkestrarako bost kontzertu laburren sorta. Lan horrekin arrakasta lortu zuen Europa osoko entzuleen artean, eta 2017ko Echo Klassik saria irabazi zuen «Classical without borders» kategorian.

Safaian berak honela azaltzen du bere lana:«Asmo jakin bat nuen: Bach entzuteko aukera ematen duen musika-mota sortzea, baina Bach bere horretan interpretatu gabe. Niretzat Bach musika purua da, ez du behar ez inolako dekonstrukziorik ez sailkapen historikorik. Bachen musika entzutean, musikaren gramatika entzuten ari naizela pentsatzen dut, eta horregatik erabaki dut haren musikari buruz idaztea. Egina dagoen musika hartu eta aldatu egiten dut, alderatu, jatorrizko gauzak bilatu eta baita berriak ere; interpretazioaren bestelako kontzeptu bat da. Bibrafonoak bat egiten du pianoarekin, eta soinua obraren gainera igotzen da, argitzen duen argi-izpia balitz bezala».

Johann Sebastian Bach Teklatu eta sokarako kontzertua Re minorrean, BWV 1052
Arash Safaian UberBach, Bachen pianorako, bibrafonorako eta hari-orkestrarako gaiei buruzko bost kontzertu


Taldea


Pianoa eta zuzendaritza: Sebastian Knauer.
Bibrafono-jotzailea: Pascal Schumacher.
Hari-orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa – BOS.

Saioak

25 - 19:00.

Prezioa

16 - 30€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP