Literatura eta Musika Euskaraz – Espacio Foyer

TXORI KANTAZALE

Xabier Leteren ildoan

Leteren bizitzan murgilduko gara, haren hitz eta musikekin hunkitzeko.

2024ko urtarrilaren 31a

Ibilbidetxoa eginda iritsiko da Txori Kantazale Arriagara. 2020an Eusko Ikaskuntza saria jaso ondoren, diskoliburuak argia ikusi zuen 2022an. Ordutik, garatuz joan da Txori kantazale, emanaldiz emanaldi, zuzenekoetara egokituz.

Topaketa intimo bat proposatzen digute Joana Otxoa de Alaizak eta Alex Gurrutxagak. Eta, horretarako, Arriaga leku ezin bereziagoa da, hemen egin baitzuen Xabier Letek jendaurreko azken agerpen ofiziala. Eta, orduan bezala, oraingoan ere bidaide izango dute Joxan Goikoetxea akordeoilaria.

Txori kantazalek parentesi bat propo­satzen digu, geldialdi labur bat eguneroko bizitzan, Leteren obran murgildu eta haren hitz eta musikekin beste behin hunkitzeko. Hitzez lagundutako piano kontzertu bat da, edo, bestela esanda, piano musikaz jantziriko kontakizun bat. Kontakizunaren bidetik aurkituko ditugu Leteren abestien berrinterpretazioak, haren gustuko melodiak, poema ezagunak eta abesti ezezagunak.


Taldea


Pianoa: Joana Otxoa de Alaiza.
Errezitatzailea: Alex Gurrutxaga.
Akordeoia: Joxan Goikoetxea.

Saioak

31 – 19:30 h.

Prezioa

15€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).
TOP