Travellin’ Brothers: 1001 nights
15 urtek, 8 diskok eta 1.000 kontzertuk merezi dute gau berezi bat Arriaga Antzokian
Travellin’ Brothers taldeak 15 urteko ibilbidean 1.000 kontzertu eman izana ospatuko du aurten. Ibilbide horretan, 8 disko grabatu ditu. Arriaga Antzokian gau oso berezi bat igarotzea baino aukera hoberik ez da hori guztia ospatzeko! Kontzertu berdingabea izango da, zuzenekoan duten kalitateak bermatua, eta, taldearen errepertorio zabala berrikusteaz gain, zenbait ezusteko ere eskainiko dituzte.
2003ko abenduan bidaiari ekin zionetik, taldeak bira ugari egin ditu Espainian eta Europan, baita AEBn ere, eta zenbait sari nabarmen jaso ditu, hala nola Europako Banda Onenarena 2015ean. Nazioarteko festibal entzutetsuenetan parte hartu du Travellin’ Brothers taldeak, eta oso kritika onak jaso ditu argitaratutako disko guztiengatik
Taldea
Ahotsa: Jon Careaga
Gitarra eta Ahotsak: Aitor Cañibano
Baxua eta Kontrabaxua: Eneko Cañibano
Bateria: Isi Redondo
Saxoak eta Ahotsak: Alain Sancho
Pianoa eta Teklatuak: Mikel Azpiroz
Saioak
19:00
Prezioa
11 - 20 euro /beherapenak
Arriagako Lagunak: %20Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)