Zinema – Kontzertua

TOUNDRA

Robert Wieneren «Das Cabinet des Dr. Caligari»

Xehetasunez beteriko soinu-bidaia, «Das Cabinet des Dr. Caligari» filmaren soinu-bandari forma emateko.

2021ko azaroaren 14a

Toundra madrildarrek 2007an hasi zuten bidaia. Taldearen soinuak gitarra-riff indartsuak, doinu ederrak eta giro nahasiak uztartzen ditu, hori guztia elektrizitatez betetako abesti zabalen babesean. Abestiek taldearen zuzeneko emanaldien garra nabarmentzen dute, eta horri esker Europako talde instrumentalik txalotuenetako bat izatera iritsi dira, azkar, gainera. Hala, disko berria kaleratzen duten bakoitzean bira egin ohi dute kontinentean zehar. 2020an «Das Cabinet des Dr. Caligari» lan berria plazaratu dute, Alemaniako espresionismoko film klasikoarentzako soinu-banda. Filmaren mendeurrena ere bada. Lan berria zuzenean aurkeztera datoz, filmaren proiekzioa barne. Uztartze hunkigarria eta milimetrikoa.

Horregatik, proiektu hau ez da Toundraren disko bat, «Das Cabinet des Dr. Caligari» filmaren soinu-banda baizik. Eta ezin da ulertu inspirazio-iturri izan diren irudirik gabe, Robert Wienek zuzendutako 1920ko film handiko irudirik gabe. «Das Cabinet des Dr. Caligari» Toundraren bidaia instrumental berria da. Taldea bere arloan erreferente bilakatu da munduan, merezimendu osoz, eta lan berri honetan berritzeko duten gaitasuna erakutsi dute, xehetasunez beteriko soinu-bidaia honetan gu eskutik eramateko gaitasuna.


Taldea


TOUNDRA
Sintetizadoreak: Alberto Tocados López.
Perkusioa eta pianoa: Alejandro Pérez Cañada.
Gitarra elektrikoa: David López Paños.
Gitarra elektrikoa: Esteban Jiménez Girón.

Saioak

14 - 19:00.

Prezioa

12 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 20eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

90 min.

TOP