Antzerkia

Todas las noches de un día

Desegiteko zorian dagoen gizarte bati buruzko kontakizun indartsua

2019ko urtarrilaren 09tik 13ra

Urbanizazioz inguratuta, gugandik hurbil dagoen tokiren batean, lorategi zahar batek bizirik dirau berotegi eta guzti. Baina denbora asko igaro da bizilagunek azken aldiz ikusi zutenetik Silvia, etxearen jabea. Han Samuel bakarrik geratzen da, lorezaina, ahaztutako txoko hura zaintzeaz arduratua.

Silvia non dagoen jakin nahian polizia etxera joaten denean hasten da Todas las noches de un día antzezlana. Une horretan, bizitzaren eta oroitzapenen arteko borroka hasten da, maitasunaren eta mamuen artekoa.

Dentsitate poetiko handiko ariketa dramatiko batean sartuko gara Alberto Conejeroren eskutik, zeina baita gaur egungo egile eta antzerkigile indartsuenetako bat.


Taldea


Egilea: Alberto Conejero

Zuzendaritza: Luis Luque

Antzezleak: Carmelo Gómez, Ana Torrent

Gune eszenikoa: Mónica Boromello

Argiztapena: Juan Gómez-Cornejo

Jantziak: Almudena Rodríguez

Konposizio originala: Luis Miguel Cobo

Produktorea: Jesús Cimarro

Ekoizpena: Teatro Bellas Artes, Pentación Espectáculos

Saioak

Urtarrillak 9, 10, 11 eta 12. 19:30 

Urtarrillak 13. 19:00 

Prezioa

8,50 - 25 euro /beherapenak

Arriagako Lagunak: %25
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %20
Antzerkiko profesionalak: %20
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)

Iraupena

Ordu 1 eta 30 minutu

TOP