Antzerkia

The Winter’s tale

William Shakespeare

Shakespeare-ren tragikomedia honen eszenaratze bikaina

2017ko otsailaren 16a

Declan Donnellan zuzendaritza eszenikoko maisutzat eta mundu-mailan erreferentziatzat jotzen da bere “Shakespeare-ren antzerkien” muntaiengatik. Cheek by Jowl konpainia britainiarreko zuzendari artistikoa da eta konpainia hori zuzentzen du Nick Ormerod eszenografoarekin batera. Bere obrak duten edertasunagatik eta kalitateagatik nabarmentzen dira, horien artean, “The Winter’s tale” (Neguaren ipuina); gaintituluak jarri dizkioten ingelesezko antzezpen bikaina, aparteko egile ingelesaren aberastasun guztia antzokietara eraman duena. Obra horretan, bere tragedia handiak osatu ondoren, drama latz baten iluntasunak alaitasunari bide ematea ahalbidetzen duen Shakespeare bat agertzen digu eta, era berean, pertsonaiek giza portaerari buruzko hausnarketa egiten dute.

Donellan-ek arrakasta handiz aurkeztu ditu antzerkiko, operako eta balleteko obra klasikoak eta modernoak; “El actor y la diana” liburua idatzi zuen eta zineman ere sartu-irtena egin zuen “Bel Ami” filmean Uma Thurman zuzenduaz.

 

Ingelesezko bertsioa – gaintituluak euskaraz eta gaztelaniaz jarriaz.

 


Taldea


Zuzendaria: Declan Donnellan

Eszenografia: Nick Ormerod

Argiztapena: Judith Greenwood

Musika: Paddy Cunneen

Koreografia: Jane Gibson

Aktore-zerrenda: Orlando James, Edward Sayer, Natalie Radmall-Quirke, Eleanor McLoughlin, Joy Richardson, Grace Andrews,  Ryan Donaldson, Peter Moreton, Sam McArdle, Joseph Black, Guy Hughes, Tom Cawte, Sam Woolf eta David Carr

Saioak

20:00

Prezioa

8,50 - 25€ / Beherapenak

Deskontu aplikagarriak:

Arriagako lagunek: %25etik %35era

Taldeek, familia ugariek, 30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek, %33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: %25.

Antzerkiko profesionalek: %25

Azken orduko deskontua: %50 (arestian aipaturiko taldeentzako, Arriagako lagunentzat izan ezik)

Gurpil-aulkian dauden ezgaitasuna duten pertsonek:: %50 (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin)

Iraupena

2 ordu eta 45 minutu Atsedenaldiarekin

TOP