SLAVA’S SNOWSHOW
Slava Poluninen ikuskizun handia, 10 milioi ikusle baino gehiago liluratu dituena.
Sarreren salmenta ekainaren 19etik goizeko 11:30ean.
Slava Polunin, Cirque du Soleil taldeko kidea eta Alegría ikuskizunaren sortzaileetako bat, nazioartean osperik handiena duen jarduneko clowna da, beharbada, eta bere ikuskizunik ezagunena eskainiko du berriro: Slava’s Snowshow. Sortzaileak berak ere ezin zuen imajinatu, 1993 aldera ikuskizun hori sortu zuenean, mundu osoan halako ibilbidea eta oihartzuna izango zituenik: dagoeneko 12.000 emanaldi baino gehiago eskaini ditu eta 10 milioi ikusle baino gehiago samurtu eta harritu ditu, sorkuntza-lan honen aparteko edertasun bisualarekin. Antzerkiko saririk garrantzitsuenak lortu ditu, barne direla Ingalaterrako «Laurence Olivier Award» eta Errusiako «Triumph Award».
Slava’s Snowshow zirkuko antzerki-ikuskizuna da, poetikoa eta intenporala, askotariko ikusleen irudimena liluratu eta indartu duena. Ikuskizuna genero bat da berez, lehen egunean bezain espontaneo eta magikoa izaten jarraitzen du eta heldu guztiak haurtzarora itzularazten ditu sistematikoki. Kaos antolatua, zalaparta eta xarma osagai dituen karabana bat da, munduan zehar etengabe dabilena eta jende guztiari —gazte zein helduei— eguneroko bizitza antzokiko atean uzteko eta «ergelkeria zoriontsu» batean murgiltzeko aukera eskaintzen diona. Zatoz bizitza modu burugabean ospatzera eta emozio handiak bizitzera!
Taldea
Zuzendaritza: Slava Polunin y Victor Kramer.
Interpreteak: Artem Zhimo, Aelita West, Yury Musatov, Vanya Polunin, Chris lynam, Andrey Klimak, Dima Merashchi, Dmitry Khamzin.
Eszenografia: Slava Polunin y Victor Plotnikov.
Jantziak: Slava Polunin.
Soinua: Rastiam Dubinnikov y Slava Polunin.
Saioak
27/12/2025 17:00 h. / 21:00 h.
28/12/2025 12:30 h. / 17:00 h.
29/12/2025 19:30 h.
30/12/2025 19:30 h.
Prezioa
20-38€ /beherapenak
Amigos/Amigas Arriaga:% 25eko DESKONTUA (abenduak 26).
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15eko DESKONTUA (abenduak 26).
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: