Musikala

SIX EL MUSICAL

Musika harrigarriarekin eta erritmo biziarekin, erreginek agertokia hartuko dute euren historia berridazteko.

2027ko apirilaren 22tik, maiatzaren 02ra

Nazioartean ezaguna da SIX musikala. Broadwayko, West Endeko, Australiako eta Kanadako gaur egungo eta etorkizuneko ekoizpenak ditu, eta birak egin ditu Estatu Batuetan, Erresuma Batuan eta Europan barrena. 2017an Edinburgoko Fringe jaialdian estreinatu zenetik, nazioarteko 35 sari irabazi ditu, besteak beste bi Tony sari. Izan ere, SIX musikala klasiko bihurtzen ari da bere musika harrigarri eta kutsakorrarekin —Tony sari bat irabazi du harengatik—, bere libreto adimentsuarekin eta formatu komertzial paregabearekin.

Toby Marlowk eta Lucy Mossek sortua da SIX el Musical obra, eta burua galaraziko dizu sei Tudor erreginen bizitzen berrinterpretazio kitzikatzaile batekin. SIX musikalean, Enrike VIII.a errege ingeles ezagunaren sei emazte ohiak —Aragón, Bolena, Seymour, Cléveris, Howardy Parr—, girl band gisa berrirudikatuak, elkarren artean lehian ariko dira musika-borroka betean, senar ohiaren aldetik traturik txarrena nork jaso zuen erabakitzeko. Emaitza: diven lehiaketa bat, bakarkako eta taldekako saio liluragarriekin. Mikrofonoaren indarrez, eta erritmoz, ironiaz eta karismaz beteriko saioekin, SIXeko erreginek agertokia hartuko dute, euren koroak berreskuratu eta euren historia berridazteko.


Taldea


Hitzak: Toby Marlow.
Hitzak eta zuzendaritza: Lucy Moss.
Zuzendaritza: Jamie Armitage.
Koreografia: Carrie-Anne Ingrouille.
Eszenografia: Emma Bailey.
Jantzien diseinua: Gabriella Slade.
Argien diseinua: Tim Deiling.
Soinuaren diseinua: Paul Gatehouse.
Orkestrazioak: Tom Curran.
Musika gainbegiratzea: Joe Beighton.
Ekoizpena: Stellar Show.

Saioak

22/04/2027 19:30 h.
23/04/2027 19:30 h.
24/04/2027 17:30 h. eta 20:30 h.
25/04/2027 17:30 h.
28/04/2027 19:30 h.
29/04/2027 19:30 h.
30/04/2027 19:30 h.
01/05/2027 17:30 h. eta 20:30 h.
02/05/2027 17:30 h.
TOP