Antzerkia

SISIFOREN PAPERAK

“Egunkaria auzian” libreki inspiratutako antzezlana, kazetaritzari eta bidegabeki itxi dituzten komunikabideei egindako omenaldia

2020ko azaroaren 27tik 28ra

OHAR GARRANTSITZUA: EMANALDIEN HASIERA-ORDU BERRIA, 19:00ean.

 

Antzezlaneko pertsonaietako batek dioen moduan, egunkari bat «Gerra eta Bakea bezalakoa da, baina txikian». Egunero iraungitzen den eleberri amaigabea. Munduko kaosa lau zutabetan estututa. Ez da harritzekoa bokazioak bultzatuta aritzea, kazetariena ezinezko misioa baita: egunkariko erredakzioan prekarietateari eta etsipenari aurre egiten diete eta erloju kontra dihardute zehaztasunaren eta egiatasunaren alde; bien bitartean, botereak hariak mugitzen ditu informazioa kontrolatzen saiatzeko. Ikertzea eta galdetzea kazetariaren zeregina da, baina, zer gertatuko litzateke egoera aldatu eta galdekatutakoa kazetaria bera balitz?

“Egunkaria auzian” libreki inspiratutako antzezlana, kazetaritzari eta bidegabeki itxi dituzten komunikabideei egindako omenaldia.

Euskarazko bertsioa.


Taldea


Egilea: Harkaitz Cano.
Interpreteak: Anjel Alkain, Joseba Apaolaza, Iñigo Azpitarte, Kepa Errasti, Mireia Gabilondo/Aizpea Goenaga, Olaia Gil, Asier Hernandez, Asier Hormaza, Iñaki Rikarte, Alexandru Stanciu, Dorleta Urretabizkaia.
Zuzeneko musika: Ikerne Giménez.
Zuzendaritza: Fernando Bernués.
Zuzendaritza adjuntua: Kike Díaz de Rada.
Zuzendaritza laguntzaile: Sara Cózar.
Eszenografia: Ikerne Giménez.
Jantzitegia: Ana Turrillas.
Argiztapen eta ikusentzutezko diseinua: David Bernués.
Koordinazio teknikoa: Acrónica Producciones.
Eszenografia eraikuntza: Mambo Decorados.
Errejiduria: Alexandru Stanciu.
Argazkilaritza: Mikel Blasco.
Administraritza: Maite Gorrotxategi.
Ekoizpen exekutiboa: Teatro Arriaga.
Ekoizpen Zuzendaritza: Ane Antoñanzas.
Ekoizpena: Nagore Plazaola.
Koprodukzioa: ANTZERKIZ (Teatro Arriaga de Bilbao/Teatro Principal de Vitoria-Gasteiz/Teatro Victoria Eugenia de San Sebastián), CDN-Centro Dramático Nacional.

Saioak

27 - 19:00h.
28 - 19:00h.

Prezioa

10 - 21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
%25-%35era bitarteko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

100 min.

TOP