Musikala

Simplicissimus Kabaret

Umorezko kabaret musikala, komiko jazartuei zuzenduriko omenaldi gisa

2019ko azaroaren 26tik 27ra

Tartean Teatroa konpainiaren lan berriaren estreinaldia izango dugu Arriaga Antzokian: «Simplicissimus». Patxo Telleriak idatzi eta zuzendutako lan honek XVII. mendeko pikarokeria-eleberri alemaniarraren izena hartu du, Hogeita Hamar Urteko Gudako lazgarrikeriak umoristikoki kontatzen zituena, eta baita guda arteko Berlingo kabaret baten istorioa ere bai.

Ikuskizun hau guda arteko Berlingo komikoen gorabehera askoko bizitza beldurgarri, eder eta mingarrietatik sortu da, umorearen mugak aztertu eta bere lana aske egiteko nahia zuten umorista jazartuei omenaldia eginik.Kabareteko hiru komikoak Grunbaum, Fink eta Gerron izan ziren. Haiek gogoratzen ez badira ere, bere umore kritiko eta ausartaren ondorioz, kontzentrazio-esparruetan gaseztatu zituzten.

Mende bat beranduago Simplicissimus izeneko kabaret berrian elkartu dira orduan egiten zutena egiten jarraitzeko: ondo pasa eta, ahal bada, kontzientziak esnatu. XXI. mendeko kabaret honetan zuzeneko ikuskizuna dago abeslari eta musikarien eskutik, XX. mendeko Europako guden historian sustrai sakonak egonik oraindik.

 

Simplicissimus Kabaret Euskeraz antzeztuko da


Taldea


Dramaturgia: Patxo Telleria
Zuzendariak: Patxo Telleria eta Jokin  Oregi
Zuzendari laguntzailea: Aitor Borobia
Aktoreak: Patxo Telleria, Olatz Ganboa eta Getari Etxegarai
Musikari-aktorea: Adrián Garcia de los Ojos
Jantziak eta Eszenografia: Ikerne Giménez
Jantzigintza: Nati Ortiz de Zarate
Musika egilea: Adrián Garcia de los Ojos
Argiztapena: David Rodríguez
Diseinu grafikoa: Paradox

Ekoizpena: TARTEAN Teatroa
Koprodukzioa: Barakaldo Antzokia

 

Saioak

19:30 

Prezioa

7,50 - 21€ /beherapenak

Arriaga lagunak: %25-%35era bitarteko deskontua.
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %25eko deskontua.
Antzerkiko profesionalak: %25eko deskontua.
Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).
TOP