“Beldurtuta,
aterpe hartu ahal izateko lore ezagun bat bilatzen dute,
eta zelaiaren handitasunak ikaratzen ditu.”
William Carlos Williams
2020ko martxoaren 21ean hasi nintzen lan berri hau konposatzen. Urtebetez grabatu nuen hainbat hiritan: Bartzelona, Pontós, Madril, Jerez, Buenos Aires, Coatepec (Mexiko) eta La Habana. “Género imposible” (2020-2022) sortzeko garaietan Elena Córdobak William Carlos Williams-en poema eder hau erakutsi zidan, ikuskizun hori, disko hau eta nire bizitza osoa egituratu zuena. Izugarria dena lorez lore antolatzea.
Disko bat. Kontzertu bat. Bizitza oso bat bezala. Egun bat bezala. Eguzkitik eguzkira. Zirkularra. Bizitza osoa, egun batean. 5 mugimendu. 5 adin. 5 kolore. Bakardadetik bakardadeak batzeko gogoarekin jaiotzen den lana da.
Taldea
Biolinak, perkusioa, trompeta, ahotsak: Carlos Montfort.
Biolontxeloa, trompeta, teklatua, ahotsak: Marta Roma.
Kontrabaxua, sintetizadoreak, ahotsak: Bori Albero.
Soinu teknikaria: Juan Casanovas.
Argi- eta bideo-operadorea: Isa del Moral.
Saioak
23 - 19:00.
Prezioa
30 - 48€