Antzerkia - Agertokia

SIEMPRE JUNTOS

David Caiña

Hausnarketa-lan bat heldutasunaren eta bakardadearen esanahiaz, eta zure desirak betetzearen arriskuaz.

2024ko maiatzaren 07a
Sarrerak erosi

Gaur Javiren urtebetetzea da. 35 urte bete ditu, eta ospatzea erabaki du; nola? Zero pertsona gonbidatuta. Kandelei putz egin eta desira bat eskatu duenean, ondoan agertu zaio Pintxo, haurtzaroko alegiazko laguna. Ez da hori Javik eskatu duen desira; baina, orain, nahitaez egin beharko die aurre bakardadea aukeratutako zerbait ez zen garai hartako oroitzapenei.

Siempre Juntos komedia bat da, eta asmo argia du: hausnarketa eginaraztea, heldutasunaren esanahiaz, denok «konektatuta» gauden garai hauetako bakardadeaz eta zure desirak betetzearen arriskuaz.


Taldea


Egilea: David Caiña.
Zuzendaria: Leire Orbe.
Antzezleak: Diego Pérez eta Josu Angulo Anthonisen.

Saioak

7 – 19:30 h.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20ko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).
TOP