Dantza

SARA BARAS: INFINITA

Infinitak ez du deskribatzen; amets egiten du

2027ko urtarrilaren 21tik 24ra
Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.

Infinita identitate batetik sortu da, herentzia batetik, denboratik, ematen eta irakasten digun lur batetik, gelditzen ez den taupada batetik. Zortzi emakumeren begirada, zortzi emakume guri begira, eta pultsu bakar bat Andaluzia gorpuzten, flamenkoaren konpasean taupaka. Azaltzen ez duen dantza, irakasten ez duena, emakume-dantza, transmititzen eta irauten duen ondare batez elkarrekin gozatzeko eta partekatzeko asmo bakarra duena.

Entzuten duen isiltasunetik jaio da Infinita, oihu egiten ez duen ahotsetik, errespetutik eta egiten dugun bidaiatik, munduari begirada irekia eskainiz, non zenbat eta gehiago eman, orduan eta gehiago bizitzen den.


Taldea


Sara Baras.

Saioak

21/01/2027 19:30 h.
22/01/2027 19:30 h.
23/01/2027 19:00 h.
24/01/2027 19:00 h.

Prezioa

35-69€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 10eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP