Kontzertuak

Santiago Auserón & BOS: Vagamundo

"Zorteak pribilejio hau oparitu dit: orkestra klasiko baten sonoritateaz jantzitako neure lanaren entzule izatea".

2016ko ekainaren 22a

“XX. mendearen erditik hona Espainiako kantagintza herrikoiak urrutiko eraginak jaso ditu, bereziki Ameriketatik heldutako Europa eta Afrikako tradizioen arteko nahastearen eragina. Erritmo eta doinu multzo bat nazioartean berriro berritzea egokitu zitzaion nire belaunaldiko jendeari, zenbait mende lehenago Penintsulari egokitu zitzaion bezala.

Aurrena, Radio Futurarekin esploratuz hirikantuen esparrua, eta gero Juan Perrorekin doinu amerikar, afrikar eta iberiarrak landuz –ematen du hizkuntza berean mintzo direla denak–, finean, bertso abestuarekiko konpromiso bitala bidaia liluragarri bat bihurtu da mugaz muga. Esanahi hori dauka niretzat kontzertu honen izenburuak: “Vagamundo”. Badirudi gaztelera zaharrak badituela oihartzun sakon batzuk, unibertso garaikidean partekatuak izateko prest.

Ricardo Caseroren zuzendaritza bikainarekin eta Amparo Edoren moldaketa dotoreekin, zorteak pribilejio hau oparitu dit: orkestra klasiko baten sonoritateaz jantzitako neure lanaren entzule izatea. Goza dezazula emanaldia, ikusle maite horrek, neronek egin behar dudan bezala”. Santiago Auserón

 

arriaga_BOS2

 

 

 


Taldea


Santiago Auserón
Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa BOS
Zuzendaria: Ricardo Casero
Orkestra-moldaketak: Amparo Edo

TOP