Portugaleko Salvador Sobral abeslari bikaina «París, Lisboa» lan berriarekin datorkigu Arriaga Antzokira.  Abesti batzuk bere ama-hizkuntzan badaude ere, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez ere baditu, artista apartaren nazioarteko zaletasuna nabarmendutzen duena. Gazteak, bere ahots personalaz gain, jazz eta bossa nova soinuak zein proposamen alternatiboetara joz, publikoa liluraturik dauka.

Bira berean, Bilbo bisitatu aurretik beste hainbat herrialdetan abestuko du, Estonia, Letonia, Lituania, Alemania, Suitza, Polonia, Finlandia, Suedia eta Norbegian, beste batzuen artean. Argi dago bere musikak mugak gainditzen dituela. Ahots ikaragarria eta merezi duen kontzertua.

 


Taldea


Ahotsa: Salvador Sobral

Pianoa: Júlio Resende

Kontrabaxua: André Rosinha

Bateria: Bruno Pedroso

Saioak

19:00

Prezioa

13,50 - 35€ /beherapenak

Arriaga lagunak: %20ko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).
TOP