Sabias ellas
Hor jarraitzen dute, ez dakienari irakasten, emakumeak direlako, eta Bilbokoak gainera!
ANTZERKIA – AGERTOKI IREKIA
Arriaga Antzokiak P6ren kutsua daraman lan berriaren estreinaldi osoa hartuko du. Sabias ellas lanaz ari gara, hogeita zortzi esketx laburrez osatutako komedia bat, hain laburrak ezen bizi zatitxoak edo askaerarik gabeko kontakizun txikiak diruditen. Izan ere, istorio honetako emakumeek ez dute bukaera iristerik nahi, eta hura iritsi artean beren buruez eta beren artean egingo dute barre, lotsarik gabe, ez direlako heroiak baina bai oso pailazoak. Jakintsuak eta pailazoak dira.
Eta inolako lotsarik gabe esaten dute gainera. Eta ez dakienari irakasten segitzen dute. Jakintsuak direlako, eta emakumeak, eta Bilbokoak. Ez da gutxi! Eta, izurra izurtzeko, gizonezko batek idatzi eta zuzentzen du istorio hau: Felipe Loza.
Estreinaldi osoa Arriaga Antzokian.
Taldea
Aktoreak: Itziar Lazkano, Vene Herrero, Idoia Merodio, Juana Lor , Aiora Sedano
Dramaturgia eta zuzendaritza: Felipe Loza
Saioak
19:30
Prezioa
18 € /beherapenak
Arriagaren Lagunak: % 25eko deskontuaTaldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugariak eta % 33ko baino gehiagoko desgaitasuna duten pertsonak. % 20ko deskontua
Antzerkiko profesionalak: % 20ko deskontua
Gurpil-aulkian doazen pertsona desgaituak: % 50eko deskontua (eszenaurreko palkoan eta lagun batekin)