Antzerkia

Romancero gitano

Nuria Espert eta Lluís Pasqual berriz ere Federico García Lorcaren hitzak elkartuta

2019ko azaroaren 09tik 10ra

2018ko uda: Nuria Espert, Arriagan gozatu genuen  Wajdi Mouawaden «Incendios» lanaren bira bizia eta gero, atsedena hartzen zegoen. Orduan dei bat jaso zuen «Premio Especial Europa de Teatro» eman ziotela esanez, antzezpen eta zuzendaritza eszenikoan izandako jardunbide apartagatik eta askatasunak defendatzeagatik.

Arrazoi horregatik eta 2018ko azaroan San Petersburgon ospatu behar zen entrega-zeremonian errezitaldi txiki bat ematearren, «Ijitoen Erromantze-bilduma»-ren ideia sortu zen. Hasiera batean 20 minutu iraun behar zuenak ordubeteko errezitaldia izaten bukatu zuen, Lluis Pasqualen laguntzaz Federico García Lorcaren hitzera itzuliz, bion jarduera profesionalean leku aipagarria izan duen poeta eta antzerkigilea.


Taldea


Interpretea: Nuria Espert

Testuak: Federico García Lorca eta Lluís Pasqual

Zuzendaria: Lluís Pasqual

Argiteria diseinua: Pascal Merat

Soinu diseinua: Roc Mateu

Produkzio exekutiboa: Alicia Moreno

Zuzendariaren laguntzailea: Marco Berriel

Zuzendariaren aguntzailea: Catalina Pretelt

Produkzioa: Julio Álvarez e Interludio S.L.

Saioak

9: 19:30 

10: 19:00 

Prezioa

9,50 - 25 € /beherapenak

Arriaga lagunak: %25eko deskontua.
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %20ko deskontua.
Antzerkiko profesionalak: %20ko deskontua.
Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).

Iraupena

60 minutu

TOP