Antzerkia

Rojo

Artista batek bere erronka profesionalik handienari eta bere zalantza etikorik txarrenari egiten dio aurre

2018ko azaroaren 22tik 25ra

Mark Rothko, Espresionismo abstraktua delakoaren adierazlerik handienetako bat da, eta bere erronka profesionalik handienari eta bere zalantza etikorik txarrenari egiten die aurre: zenbait mural margotzea, ongi ordaindutakoak, New Yorkeko Four Seasons jatetxe elitista apaintzeko. Gainbeheraren hasiera.

Sei Tony sari (Lan onenaren saria barne) irabazi ditu, eta mundu erdian antzeztu da, Txiletik Japoniaraino. John Loganen (Gladiator, El aviador, Skyfall) dramagilearen eta gidoilariaren antzerki-lanik arrakastatsuena da. Espainian antzezten den lehen aldia da.

 

Fair Saturday

Arriaga Antzokiak bat egingo du, aurten ere, larunbatean, azaroaren 24an, ospatuko den Fair Saturday ekimenarekin. Egun horretan, hainbat hiritako artistak, kultur erakundeak, taldeak eta guneak elkartu egingo dira, ekitaldi bakoitzaren bitartez GKE edo gizarte arloko egitasmo bat bultzatuko duen kultur eta gizarte izaerako mugimendu globala eratuz. Horrela, larunbatean, arratsaldeko 19:30etan, eskainiko den Rojo lanaren emanaldia izango da Fair Saturday ekimeneko jardueretako bat, eta emanaldi horren diru-bilketaren parte bat, egoera eskasean dauden pertsonen gizarteratzean laguntzen lan egiten duen Bizitegi elkarteari emango zaio.

 

Fair saturday


Taldea


Gorria

John Loganena

Zuzendaria: Juan Echanove

Itzulpena: José Luis Collado

Antzezleak:  Juan Echanove eta Ricardo Gómez

Eszenografia diseinua: Alejandro Andújar eta Gerardo Vera

Argien diseinua: Juan Gómez-Cornejo (A.A.I.)

Jantzien diseinua: Alejandro Andújar

Ekoizleak: Mikel Gómez de Segura eta Zuriñe Santamaría

Saioak

Azaroak 22, 23 eta 24. 19:30

Azaroak 25. 19:00

Prezioa

8,50 - 25 euro /beherapenak

Arriagako Lagunak: %25etik %35era bitarte
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %25
Antzerkiko profesionalak: %25
Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)

Iraupena

Ordu 1 eta 30 minutu

TOP