Udako gau batean, Bilbon, bat egiten dute sexuak eta indarkeriak, eta gorrotozko begirada batek garai guztietako sumina biltzen du.

Planetako lekuren batean, errege biluzi baten koadroak hainbat mende eman ditu ezkutatuta. Agian, hezetasunak hondatu du, edo suak suntsitu. Agian, geruza bat, eta beste bat, eta beste bat pintatu dute haren gainean. Agian, koadro horrek ez du inoiz existitu.

2016ko ekainaren 11ko goizaldean, larunbatean, Bilboko Casilda Iturrizar parkea gorrotozko begirada baten lekuko izan zen. Historiaren anonimotasunak lurperatutako gizon eta emakumeen kate bukaezina zetzan begirada horretan. «Gurpil batek pertsona batzuk konektatzen ditu iluntasunean. Klandestinitatean. Maskulinitatean». Erromatar enperadore nerabe bat. Teniente bat Federico II.a izango denaren Prusian. Laurogeiko hamarkadako Tokioko gazte bat. Bilboko erdiguneko institutuko ikasle bat. Haiek guztiak konektatuta daude indarkeriaren eta sexuaren bidez, maitasunaren eta heriotzaren bidez, eta haien bizitzak eta bukaerak 58 segundoko bideo biral batean laburbiltzen dira. Zer da lizuna? Zer da zaurgarria?

«Egia esan, beste gizon bat pintatzen/hiltzen duen gizona ez da historiara igaroko; izan ere, artista anonimo adina hiltzaile izengabe daude, eta hilketa zigorgabe adina koadro galdu».

Rey Desnudo y Chico Muerto (Errege biluzia eta mutil hila) Pabellón 6ko Gazte Konpainiaren azken proiektua da. Homofobiaren eta gorroto-delituen gaiari heltzen dio. Horretarako, historiako benetako pertsonaien eta Bilboko gaur egungo fikziozko protagonisten arteko loturak sortzen ditu, iragazkirik gabeko begirada irekiaren eta unibertsalaren bidez. Ikuslea interpelatzen du gorrotoaren eta indarkeriaren aurrean duen eginkizunari buruz, baita egungo LGBTI gazteen aurreko belaunaldien legatuari buruz ere.


Taldea


Dramaturgia eta zuzendaritza: Iñigo Cobo
Antzezleak: Sara Barroeta, Jon Casamayor, Itxaso Gil, Josh Ortiz de Zárate, Arnatz Puertas
Jantzien diseinua: Betitxe Saitua
Soinu-espazioa: Xabier Barrutia
Argiztapenaren diseinua: Quique Gago y Aitor García
Zuzendari laguntzailea: Gorka Etxeandia
Espazio eszenikoa: Iñigo Cobo
Eszenografia eta atrezzoa: María Casanueva y Susana Díez
Kartela eta ikus-entzunezkoak: Saregabe X Adrián de la Fuente
Argazkiak: Javier Trapero
Diseinu grafikoa: Lucía Sáiz Báez
Zuzendari laguntzailea: Lucía Sáiz Báez
Produkzioa: Gazte Konpainia de Pabellón 6

Eskerrik asko: Ekain Perrino, Marco Imbert eta Brayan Torres (Asociación T4), Festival Zinegoak, Sandra Martín Gómez

Saioak

17 - 19:30h.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

100 min.

TOP