Kontzertuak

REVÓLVER

LA 03010 Bira

Abesti berrien eta gure oroitzapenean sustraitutako arrakasta handien arteko oreka bikaina.

2026ko azaroaren 28a
Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.

Revólver errepidera itzuli da LA 03010 birarekin, estudioko album berri bat baino askoz gehiago den proiektu batekin: koordenatu emozionala da, jatorrirako itzulera, eta Carlos Goñiren ibilbideko lanik konplexu eta pertsonalenetakoa, non sormenezko lurralde berriak miatzen jarraitzen baitu. Kode enigmatiko horren pean (haurtzaroan bizi izan zen Alacanteko Los Ángeles auzoaren posta-kodearen pean), bere hastapenetako historietara bidaiatzen duen errepertorioa sortu du. Goñiren arabera: «Album hau, Argánekin batera, bizitza osoan idatzi dudan gauzarik konplexuena da».

Artistak bere konposizio berriak aurkeztuko ditu zuzenean, baina hainbeste poz eman dizkiguten betiko arrakasta horiek ere izango dira errepertorioan. Horrela, oreka bikaina lortuko du bere orainaldi sortzailearen eta hamarkadetan zehar lagun izan duen ondarearen artean.


Taldea


Ahotsak eta gitarrak: *Carlos Goñi*.*+ musika-banda

Saioak

28/11/2026 19:00 h.

Prezioa

22-42€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 10eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP