Antzerkia

PRINCIPIANTES

Raymond Carverren kontakizunetan oinarritua

Zertaz ari gara maitasunaz hitz egiten dugunean?

2021ko apirilaren 23tik 25ra

«Principiantes» lana Raymond Carverren kontakizun ezagunenetako baten antzerkirako egokitzapena da. Kontakizun hori 1981ean argitaratu zen lehen aldiz. Maitasuna da gai nagusia, sukaldean solasean ari diren lau pertsonaiaren bitartez jorratzen dena: senar-emazte «beteranoak» eta harremana hasi berri duen lagun-bikotea. Arratsalde batez, argi aldakorrak markatutako giroan, lau pertsonaiek bizipenak eta ideiak kontatzen dizkiote elkarri, handiak zein txikiak, maitasunaren esanahiaz eta ondokoaren beharraz. Pieza erromantikoa eta lazgarria da, errealista eta poetikoa aldi berean. Garai baten erreferente izateaz gain, funtsezko musika-pieza baten indarrarekin harrapatzen gaitu gaur egun.

Kontakizuna estreinakoz argitaratu zenean, Carverren lagun eta editore Gordon Lishek erdira laburtu zuen. Ikuskizuna 2007an berreskuratutako jatorrizko bertsioan dago oinarrituta nagusiki, eta egile iparramerikarraren beste kontakizun eta idazki batzuk ere erabiltzen ditu. Hala, piezak Carverren unibertsoan errepikatu egiten diren osagaietan murgildu nahi gaitu: bikote-harremanak; maitasuna eta alkohola babesleku gisa, baina baita arma hiltzaile gisa; patua eta zoria, eta esperientzia estatubatuarraren literatur-testura.


Taldea


Egokitzapena: Juan Cavestany.
Zuzendaritza: Andrés Lima.
Antzezleak: Javier Gutiérrez, Mónica Regueiro, Daniel Pérez Prada, Vicky Luengo.
Eszenografiaren diseinua/Jantziak: Beatriz San Juan.
Argiztapenaren diseinua: Valentín Ávarez.
Bideo-sorkuntzaren diseinua: Miguel Angel Raió.
Musika-konposizioa: Jaume Manresa.
Zuzendari laguntzailea: Laura Ortega Pinillos.
Produkzioa: Vania, Producciones Off, Carallada show, Teatros del Canal.

Saioak

23 - 19:00.
24 - 19:00.
25 - 19:00.

Prezioa

12 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

90 min.

TOP